Manifestariek poliziaren lerroa hautsi dute eta Parlamentuaren eraikineraino hurbildu dira

  • Egun erabakiorra dute Katalunian. Puigdemont presidente izendatzea lortzen duten ala ez dago jokoan.

ARGIA @argia
2018ko urtarrilaren 30a
Gakoak
Puigdemont Bruselan, artxiboko argazki batean.
Manifestariek poliziaren lerroa hautsi dute eta Parlamentuaren eraikineraino hurbildu dira

Manifestariek Parlamentu kanpoan Esquadra Mossoek jarritako lerroa hautsi dute.

Hemen Garako Beñat Zalduak grabatutako bideoa.

ERCk babesa erakutsi dio Torrenten erabakiari

Nahasiak datoz urak Kataluniako alderdi soberanisten artean. JxCat eta CUPi ez zaie batere gustatu Roger Torrent Parlamenteko lehendakariak inbestidura plenoa atzeratu izana. ERCko buruzagiek, aitzitik, sostengua adierazi diote Rogerri, Oriol Junquerasek espetxetik eta Carles Mundók aurreko gobernuko sailburu ohiak bidalitako txioetan. JxCat eta CUPeko diputatuak, arratsaldean Legebiltzarreko beren eserlekuetan eseriko dira, Vilawebek dioen arabera.

Torrentek azaldu du Carles Puigdemonti bost aldiz deitu diola goizean, egin behar zuenaz hitz egiteko, baina honek ez diola telefonorik hartu. JxCatek ukatu egin du hala izan denik. Joan den legealdian ere bi alderdiak –aurrekoan PdCATen izenean– elkarrekin izan ziren Gobernuan eta tentsio handiak bizi izan zituzten.

 

 

JxCAT eta CUPek inbestidura saioarekin aurrera jarraitzeko eskatu diote Torrenti

Junts Per Catalunya eta CUPi ez zaie gustatu Kataluniako parlamentuko presidenteak inbestidura saioa atzeratzeko hartutako erabakia. Bi alderdiek eta parlamentuko mahiko kideek ez zuten erabaki horren berri, Roger Torrentek prentsaurrean bere asmoen berri eman duen arte. ERCk babestu egin du presidentearen erabakia. Espainiako Gobernua eta alderdi unionistak ere pozik agertu dira.

Gaur arratsalderako mobilizazioak deituta zituzten ANCk eta CDRek, eta bai batak zein besteak mobilizazio horiekin aurrera jarraitzea erabaki dute. ANCk igorri duen oharrean "herriaren borondatea ez da deskonbokatzen" adierazi du. Arratsaldeko hiruetan zen hastekoa saioa eta momentuz parlamentuaren webgunetik ez dute kendu saioaren ekitaldia agendatik. Torrentek adierazi du Puigdemonti berari bost aldiz deitu diola baina honek ez diola telefonoari erantzun. Junts Per Catalunyako iturriek gezurtatu egin dute informazio hori.

 

Puigdemonten inbestidura saioa atzeratu egin dute, Auzitegi Kontituzionalak alegazioak ebatzi arte

Roger Torrentek agerraldia egin du Kataluniako Parlamentuan. "Puidemontek eskubide eta legitimitate osoa du hautagai izateko eta konpromisoa hartzen dut bere inmunitatea defendatzeko", adierazi du Kataluniako Parlamentuko presidenteak. "Ez Espainiako presidenteordeak ez eta Auzitegi Kontituzionalak ez du erabakiko nor izango den Kataluniako Presidentea", gaineratu du.

"Auztiegi Konstituzionala Carles Puigdemonten inbestidurari mugak jartzeko elkartu da. Auzitegiak, Parlamentu demokratiko bati bere araudia nola interpretatu behar duen azaldu dio", adierazi du Torrentek eta parlamentuak erabaki horien aurkako alegazioak aurkeztuko dituela adieraz du. "Ez dugu onartuko esatea Kataluniarrek gaizki bozkatu genuela", Parlamentuko presidentearen hitzetan herritarrek aukeratutako diputatuei dagokie, ppresidentea nor izango den erabakitzea eta ez auzitegiei. Torrentek konpromisoa hartu du, Puigdemonten eskubideak defendatu eta bere inmunitatea defendatzeko. Saioa atzeratu dute eta momentuz ez dago data berririk, hala ere, Puigdemonten inbestidurak aurrera darrai.

 

9:45etan agerraldia egingo du Roger Torrentek parlamentuan

10:00etan da biltzekoa Parlamentuko mahaia Oriol Junqueras eta Jordi Sanchezen boto delegatuaren inguruan erabakitzeko. Inbestidura saioarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen Roger Torrentek nahiz eta Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak desobeditzea dakarren horrek. Bilera hasi baino 15 minutu lehenago agerraldia egingo du parlamentuan.

 

JxCAT, ERC eta CUPek Puigdemont inbestitzeko akordioa lortu dute "distantziara" bada ere

TV3en arabera hiru alderdi independentistek akordioa lortu dute Carles Puigdemont Junts Per Catalunyako zerrendaburua inbestitzeko "distantziara" bada ere. Saioa 15:00etan hasiko da. Bi ordu lehenago da biltzekoa Auzitegi Konstituzionala, JxCATek asteburuan auzitegiak Puigdemonten inguruan harturiko erabakien aurka jarri duen helegitea aztertzeko.

15:00etan hasiko da Puigdemont presidente izendatzeko saioa Kataluniako Parlamentuan

Azken asteotako lerroburu nagusiak bete ditu Kataluniako Presidentearen gora beherek. Bost ordu falta dira inbestidura saiorako eta oraindik ez dago argi zer egingo duen Carles Puigdemontek. ANCk "kontzentrazio masiboa" deitu du Bartzelonan eta Puigdemonten ehunka kareta banatuko ditu herritarren artean.

Kataluniako parlamentuak egiten duena egiten duela ere, Auzitegi Konstituzionalaren erabakiari kasurik egin gabe egin beharko du. Konstituzionalak, Puigdemont, Pablo Llarenaren baimenik gabe inbestidurara agertuko balitz legez kanpokoa joko lukelako saioa, eta JxCATeko zerrendaburuak ez dio baimenik eskatu epaileari, bere diputatu eskubideez ohartarazi dio soilik.

10:00etan da biltzekoa Parlamentuko Mahaia, Roger Torrent presidentea buru duela. Astelehenean Puigdemontek bere eskubideak babesteko "babes eskaria" luzatu zion Torrenti.

 

Kanal honetan artxibatua: Katalunia independentziarantz

Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-24 | ARGIA
Gutxienez 25 atxilotu Katalunian, diru publikoaren ustezko malbertsazioagatik

Gutxienez 25 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Katalunian, 2012 eta 2015 artean kooperaziorako ziren europar dirulaguntzak ustez desbideratzeagatik.


2018-05-22
Alemaniak berriro ezetz erantzun dio Puigdemont matxinadagatik epaitzeko eskariari

Schleswig-Holsteingo epaileek berriro erantzun diote ezezkoarekin Carles Puigdemont Kataluniako lehendakaria matxinadagatik prozesatzeko estraditatzekotan Espainiak egindako bigarren eskariari. Asteartean ezagutarazi duen erabakian, auzitegiak eutsi egin dio joan den apirilean hartutako erabakiari; geroztik maiatzean fiskaltza alemanak bigarrenez egina zuen eskari bera, Espainiatik fiskalek presioa egin eta Llarena epaileak argudio berriak bidali ostean.


Espainiako Gobernuak ez du ordezkaritzarik bidaliko Quim Torraren kargu-hartze ekitaldira

Espainiako Gobernua ez da joango Quim Torra Kataluniako presidente egingo duten ekitaldira, argudiatuz Kataluniako Gobernutik “gobernu ordezkaritza baten maila inposatu”  nahi dietela eta “Generalitateak antolatutako ekitaldiak instituzioaren duintasuna degradatzen duela”.


2018-05-16 | ARGIA
Belgikak atzera bota du Serret, Comín eta Puig Espainiaratzea

Belgikako fiskaltzak eskatu dio Kontseiluaren Ganbera auzitegiari ez dezala aintzat hartu Auzitegi Goreneko Pablo Llarenak hiru agintari katalanak Espainiaratzeko euroagindua. Kontseiluko epaileak onartu egin du eskaera.


2018-05-14 | ARGIA
Quim Torra Kataluniako Generalitateko 131. president izendatu dute, CUPen abstentzioari esker

Quim Torra Kataluniako bihurtu da astelehenean, 14, Kataluniako 131. lehendakari. Estatuak banan bana ezabatu ostean hauteskundeetan garaile ateratako Junts per Catalunyak aurkeztutako aurreko hiru hautagaiak – Carles Puigdemont, Jordi Sanchez eta Jordi Turull – azkenean JxCat eta ERCk lortu dute beren botoekin eta CUPeko lau diputaturen abstentzioari esker Kataluniako legebiltzarrak lortu du Generalitateko lehendakaria izendatzea.


2018-05-14 | Miren Osa Galdona
Aitortza eta maitasun hitzak adierazi dizkio Ibarretxek Puigdemonti, eskutitz bidez

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak eskutitz publikoa idatzi dio Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuari.


Quim Torra izango da Kataluniako presidente berria

JxCat-eko diputatu ohi Quim Torra proposatu du Carles Puigdemontek Generalitateko presidente izateko. JxCat-en eta ERCren 66 botoekin inbestituko dute ezustekorik ezean. Hortaz, eta Espainiako Estatuak oztoporik jartzen ez badu, Torra datorren astean bilakatuko da Kataluniako presidente. Inbestidurako laugarren presidentegaia da; Carles Puigdemont, Jordi Sànchez eta Jordi Turull-en atzetik.


2018-05-06 | Reyes Ilintxeta
Jaume Roures, ikus-entzunezkoen magnate ezkertiarra
"Urriaren 1ean gertatu zenaren irudiak mundu guztiak ikusi ditu, eta nolabait, niri leporatzen didate"

Jaume Roures produktore katalana eta Lluís Llach Iruñera etorri ziren martxoaren bukaeran La revolta permanent filma aurkeztera, Sanfermines 78 Gogoan ekimenak gonbidatuta. Otsailean, Guardia Zibilak Llarena epaileari emaniko txosten batean procés-eko “elementu ezinbestekotzat” jotzen dute Mediapro ikus-entzunezko edukien ekoiztetxe erraldoiaren jabea. Bere ustez, urriaren 1eko errepresioaren irudiak mundu osora zabaldu zituen nazioarteko prentsa gunea antolatu... [+]


Ramón Font, USTEC hezkuntza sindikatu katalaneko bozeramailea
"Argitalpenak banatu ditugu irakasleei jakinarazteko ikasgelan politikaz hitz egin daitekeela"

Gorroto-delituagatik inputatuta dauden irakasleez, doktrinamendu salaketez, 155ak Kataluniako eskoletan utzi dituen ondorioez, nazio identitatean hezkuntzak duen rolaz… mintzatu gara Ramón Font irakasle eta USTEC hezkuntza sindikatu katalaneko bozeramailearekin.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude