argia.eus
INPRIMATU
STREAMING | Pirinioak argiztatu dituzte Gure Eskuk eta Kataluniako eragileek, elkarlanaren lehen urratsean
  • Katalan eta euskal herritarrek 300 gailurretik gora argiztatu dituzte Pirinioetan. Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi-lerroa osatu dute Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora. "Euskal Herria eta Katalunia batuz, gure herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko dugu", adierazi dute. Ikusi zuzenean streaming saioa.

ARGIA @argia 2022ko uztailaren 02a
2019ko urrian, lider independentisten aurkako epaiketa hasitakoan, Aiako Harriak argiztatu zituzten Gure Eskuko kideek, kataluniarrekin elkartasunez. (Argazkia: Gure Esku)

Urtarrileko lehen prentsaurrekoan Gure Eskuk iragarri bazuen ere euskal herritarrek 115 gailur argiztatuko zituztela, azkenean 154 izango dira, ia 40 gehiago. Euskal herritarrok argiztatuko ditugun gailurretako 97 Euskal Herrian daude, eta 57, Erdialdeko Pirinioan eta herrietatik mugimendua izan da batera eta bestera.

Orotara, mugimendu independentista katalanekin batera, 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte.

Ikusi zuzenean antolatzaileek prestatu duten zuzeneko streaming saioa, 21:00etatik 22:30era.