argia.eus
INPRIMATU
ZUZENEAN | Diadako ekitaldi jendetsua Bartzelonan
  • Kataluniako independentismoaren aurkako epaiketak markatuta heldu da aurtengo Diada. Goizean euria egin duen arren, arratsaldean eguraldiak hobera egin du eta milaka lagun espero dira ekitaldi nagusian. Òmnium Cultural elkarteak eta ANCk auzipetuen absoluzioa eskatu dute. Manifestazioa 17:14ean abiatuko da eta 450.000 lagunek emana zuten izena aurretik. Ordu berean, Parlamentuaren ateetan kontzentrazioa deitua da #EnsVeiemAlParlament lelopean. Amaieran, Òmniumek Askatasunaren Festa antolatu du aurten ere musikari kataluniarrekin.

ARGIA @argia 2019ko irailaren 11
Omnium Cultural elkartearen ekitaldiaren amaieran preso politikoentzat absoluzioa eskatu dute.

ANC elkartea zuzenean emititzen ari da eguneko ekitaldi nagusia. Azpian dago ikusgai.