Zumaiako Udal Gobernuaren "errefuxiatuekiko hipokresia" salatu dute

  • 1937ko erbesteratuak eta egungo Siriako errefuxiatuak gogora ekarri zituzten Zumaian igandean herritarrek egindako antzerki baten bitartez. Antzerkiaren aurretik errefuxiatuei omenaldia egin zuten hainbat herritako alkateren parte-hartzearekin. Ekitaldian Zumaiako alkate Oier Kortak (EAJ) egungo errefuxiatuak gogoan eduki ez izana eta hainbat herritarrek errefuxiatuen alde eta xenofobiaren aurka egindako murala zentsura izana salatu ditu Kalea Guztiona Da ekimenak.

ARGIA @argia
2017ko otsailaren 15a

Kalea Guztiona Da mugimendua, herriko 33 talde eta sindikaturen babesarekin, Zumaiako Udalak pankarta, kartela, eta muralei ezarritako debekuen aurka aritzen da. Debekuen aurkako tira-bira ezaguna egin da Zumaiako Alde Zaharreko horma batean egin dituzten 26 muralengatik –egin eta hurrengo egunean denak ezabatu ditu Udal Gobernuak–. Azkena astelehenean zentsuratutakoa izan da, eta horren harira ondorengo irakurketa zabaldu dute:

Kamerak itzaltzen direnean...

1937ko eta gaur egungo errefuxiatuak gogoan izan genituen atzo herrian. Herritar askoren ahotan izan zen gaia, baita politikari askoren mezua bilakatu ere, kazetarien kamerak piztuta izan ziren bitartean. Gaur ordea, xenofobia eta arrazakeriaren aurkako horma-irudia zentsuratu du Udal Gobernuak. Alkatea presente ez badago edo bere kontrolaren filtroa pasatu ez badu, herritarren aldarrikapen oro zikina dela erakutsi dute berriro ere.

Atzo egindako muralak zabalpen handia izan zuen herrian eta sare sozialetan. Pertsona guztiok eskubide berberak ditugula eta inor, inon, ez dela ilegala esatearekin bat datorrelako jendartearen multzo handi bat, eta seguruenik mezu hori adierazteko erabilitako molde artistikoa ere atsegina delako askoren begietara. Baina tamalez, aldarrikapen justu bat desagerrarazteko nahikoa da agintea duten pertsona gutxi batzuek kontrakoa pentsatzea.

Herritarrok zer pentsatu behar dugu igandean kamera aurrean 37ko errefuxiatuen egoeraz (Siriakoez aipamenik ez zuen egin) jardun eta astelehenean mezu hori bera zentsuratzea agintzen duen politikari bati buruz?

Hauteskundeen loterian elkarrizketarako gaitasunik ez duten politikariak tokatu zaizkigu Zumaian eta "nirekin zaude ala nire kontra" ikurtzat hartuta aritzen ari dira. Jarrera hori ez du inork bozkatu, ordea.

Ez dugu horrelakorik merezi.

Kalea Guztiona Dak egindako montajea, Udalak ezabatutako azken muralaren berri emateko.

Errefuxiatu krisi globala kanaletik interesatuko zaizu...
Injustizian mugalari

Pasa den astean 500 bat pertsonak lortu dute Europar Batasunera sartzea, Ceuta eta Maroko bereizten duen labanez jositako hesiak zaurituta. Tarajal hondartzatik sartu ziren; hesia gainditu nahi zuten 15 lagun hil zituen bertan Guardia Zibilak orain hiru urte. Hesia arriskua eta heriotza da, baina Marokoko milaka emakumerentzat bizimodu bilakatu da.


2017-02-21 | ARGIA
Europara iritsi nahi zuten 74 pertsonaren hilotzak agertu dira Libiako kostaldean

Mediterraneoa zeharkatuz Europara joan nahi zuten 74 lagun, horietako asko umeak, hilik agertu dira Libiako itsasertzean, Ilargi Gorria erakundeak jakinarazi duenez. GKEaren esanetan, hildakoak bi egun lehenago itsasoratu ziren ontzi puzgarri batean, desagertutako beste 36 pertsonarekin batera. Hildakoak Afrikako hainbat herrialdetakoak ziren.


2017-02-17 | Lander Arbelaitz
500 pertsonak lortu dute goizaldean Ceutako hesia gainditu eta Europar Batasunean sartzea

Ostiral goizaldean, 500 bat pertsonak lortu dute Ceutako hesia gainditu eta Europar Batasunean sartzea, etorkinekin lan egiten duten elkarteek jakinarazi dutenez. 700 lagun inguru izan dira Maroko eta Espainiako estatuaren arteko muga igarotzen saiatu direnak, BBCk jaso duenez. Hesiak eragindako zauriak gorputzean, pozez oihuka iritsi dira hirira. Gurutze Gorriak hainbat zauritu artatu ditu.


Erraza da Trump kritikatzea

Eta kritikatu behar dugu, bortitz eta gupidagabe, bere migrazio politika bezalatsu, baina ez diezagutela saldu hark lotsagabe eta baldarki egiten duena hemengoek modu sotilagoan egiten dutelako zintzoagoak direnik, aukera ederra ikusi baitute Europako agintariek, Trumpen aitzakian euren burua zuritzeko.


2017-02-05 | Axier Lopez
Ahulena jo-puntuan

Botere politikoa eskuratu eta gutxira, Donald Trump presidenteak bertan behera utzi ditu errefuxiatuak hartzeko programak eta AEBetara sartzeko debekua ezarri die Irak, Siria, Iran, Libia, Somalia, Yemen eta Sudango pertsonei.


Turkiak harresi bat eraiki du Siriarekin duen mugan, errefuxiatuei sarrera eragozteko

Azkenaldian hizpide izan da Trump Estatu Batuetako presidenteak Mexikoko mugan eraiki nahi duen harresia. Baina estatubatuarra ez da bere herrialdearen mugak hormigoiarekin babestu nahi dituen bakarra: Turkiako gobernua murru bat eraikitzen ari da Siriarekin duen mugan, gehiengoa Kurdistango lurretan, errefuxiatuen sarrera eteteko. 2017ko udan amaituta egongo dela iragarri dute herrialdeko autoritateek.


Europar Batasunak ezin zurikeria garbitu

Belgradeko geltoki nagusiko trenbidearen ingurunetan ari da Afganistango gazte bat bere gorputza garbitzen. Bera bezalako mila errefuxiatu baino gehiago, gehienak Afganistan eta Pakistanetik etorritakoak, nekez bizi dira Serbiako hiriburuko erdigunean abandonatutako eraikinetan, elurrari eta zero azpiko tenperaturari aurre eginez,


Milaka lagun kalean, Serbiako negu gorriaren menpe

Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak azaldu duenez, tenperatura baxuek oso egoera larria eragiten ari dira Serbian dauden errefuxiatuengan. Urtarrilaren 3an heldu zen elurra Belgradera. Momentu horretan 1.700 pertsona inguru zeuden bertako kaleetan lo egiten, inongo aterperik gabe. Izoztuta hil dira hainbat, erakundeak azaldu duenez, eta beste askok gaixotasun larriak dituzte.


2017-01-22 | Miren Artetxe
Ongi etorri gure zirkura

Begoña Huartek eta Mikel Zuloagak aske geratu bezain laster aldarrikatu dute beraiei egotzi zaien protagonismoa errefuxiatuei dagokiela, berez. Ozta-ozta jakin dugu atxilotu zituztenean furgonetan zekartzaten zortzi errefuxiatuak ere aske daudela. Errefuxiatuak. Zenbat ote dira? Milioi bat? Hogei milioi? Ehun? Non daude? Alegia, non daude orain? Ez dute izenik, ez aurpegirik, ez istoriorik. Kontzeptua bera ere definitu beharrekoa da. Nor da eta nor ez da errefuxiatua? Ongi-etorri,... [+]


2017-01-22 | Juan Mari Arregi
Europak errefuxiatuak traizionatu ditu

Tenperatura baxuek eta Europa estali duen elurrak berriz azaleratu dute euren herrialdeetako gerra eta gosetik ihesi mundu berri baten bila datozen errefuxiatuen arazoa.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude