Zumaiako ehun bat emakumek eraso sexisten aurkako protokoloa aurkeztu dute jaien atarian

  • Ostiralean hasiko dira San Telmo jaiak Zumaian, zalantzarik gabe herriak dituen jai garrantzitsuenak. Festa giroa eta alaitasuna nagusituko dira beste behin ere. Hori hala izanda ere, eraso sexisten arriskuak hor jarraitzen duela salatu zuten atzo Amaiako plazan bildutako emakumeek. Irakurketa bat egin zuten eta baita eraso sexisten aurkako protokoloaren berri eman ere. 

Argazkia: Baleike
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 06an - 15:30

"Hemen elkartu garen emakumeok ozen aldarrikatu nahi dugu guk ere festak gozatzeko eskubidea daukagula, eta halaxe egingo dugula! Eta erasoen aurrean, autodefentsa feministaz erantzungo dugula!", esaten da atzo egindako ekitaldian irakurritako idatzian. (hemen irakurri dezakezue)

Hirugarren urtez jarraian telefono zenbaki bat izango da martxan festen irauten duten egunetan. Telefono zenbakia 642 891 494 izango da eguerdiko 12:00etatik gaueko 22:00etara izango da martxan. "Edozein motatako eraso jasan edo ikusi duen orori dei egiten diegu telefono horren bidez erasoen berri eman diezagun, telefono dei zein whatsapp mezu bidez".

Banatutako esku orrian irakurri daitekeenez, "edonork erabili dezake telefono zenbaki hau, erasoa bizi edo ikusi badi. Garrantzitsua da erasoen berri ematea, errealitatearen argazki osoa eduki dezagun". Beste hiru telefono zenbaki ere ematen dira, hala nola, 642 891 494 (mugimendu feminista), 943 143 232 (Zumaiako Udaltzaingoa) eta 112 (larrialdi zerbitzuak). 

Datorren larunbatean, hilak 14, gaueko 23.30ean martxa feminista egingo dute batukadarekin batera, Kalea eta gaua gureak dira! lemapean. "Emakume* guztiei dei egiten diegu azaldu daitezen, elkar hartuta kaleak eta plazak hartu ditzagun!". Hemen duzue atzo egindako irakurketa:

Hemen protokoloaren berri ematen duen esku orria:

Artikulu hau Baleikek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Autodefentsa feminista
Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu feministako kidea
"Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago"

Azaroaren 30eko Greba Orokorretik "indartuta" eta "saretuta" atera dira feministak. Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak nabarmendu du horri esker mugimendu feministak zaintzaren auzia erdigunean jarri duela. Horrez... [+]


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
"Ukitzen banauzu, txikituko zaitugu" lelopean autodefentsa feminista aldarrikatu dute Iruñean

Mugimendu feministak deitutako manifestazioan bildu dira ehunka pertsona, Iruñeko Alde Zaharretik Sanfermin bezperan. Eraso matxistarik ez dutela onartuko adierazi dute.


2023-05-14 | Diana Franco
Teknologia
Jakitetik egitera

Orain dela zenbait urte, lagun batek hainbat gogoeta partekatu zuen nirekin, digitalizazioa eta zaintzari lotuta. Eskarmentu handiko emakumea da, munduan bere izateak zauri txikiena egiteko bidean, izan behar dituen bizitza on baterako jokabideak oso barneratuta dituena. Eremu... [+]


Zazpi esaldi feminismoaren ezjakinak eta aurkakoak erraz detektatzeko

Zure aurrean dago pertsona hori, apur bat ozen esaten dizuna, zuri, berak ez duela feminismorik behar. Gizona izan daiteke, emakumea ere bai… Bere burua ezkertiartzat ere har dezake. Edozein dela ere, berak gauza batzuk badakizki jada, zuk baino dezente gehiago. Zu... [+]


Eguneraketa berriak daude