argia.eus
INPRIMATU
Zumaia inguruko bost margolariren lanak ikusgai izango dira Okendon
2005eko ekainaren 17a
Zuloaga Museoak Zumaia eta Eibar artean jaiotako bost margolari bildu eta Formatu handia izeneko erakusketa antolatu zuen. Orain, erakusketa hori Okendo kulturunera eramango dute. Bertan, Anton Egiguren, Keixeta, Manterola, Etxeberria eta Karrilloren lanak izango dira ikusgai uztailaren 16ra bitartean.