argia.eus
INPRIMATU
‘Zuloak’, ‘BYpass’, ‘Baztan’ eta ‘Emak Bakia Baita’ filmak izango dira Zabaltegi Bereziak sailean
  • Hainbat generotako 16 filmek osatuko dute aurtengo Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi Bereziak saila, eta horietatik lau Euskal Herrian egindakoak izango dira: Zuloak (Fermin Muguruza), Bypass (Aitor Mazo eta Patxo Telleria), Baztan (Iñaki Elizalde) eta Emak Bakia Baita (Oskar Alegria).

2012ko abuztuaren 14a
IƱaki Elizalderen Baztan filma Donostiako Zinemaldian izango da.

Honako film hauek izan dira aurtengo Zabaltegi Bereziak sailerako aukeratu dituztenak:

7 Egun Habanan (Benicio del Toro, Pablo Trapero, Julio Medem, Elia Suleiman, Gaspar Noé, Juan Carlos Tabío eta Laurent Cantet), Asura (Keiichi Sato), The Bay (Barry Levinson), Baztan (Iñaki Elizalde), Bypass ( Patxo Telleria, Aitor Mazo), Emak Bakia baita (Oskar Alegria), Kern (Veronika Franz, Severin Fiala), Klip (Maja MILO), Ralf König, kominikien errege (Rosa von Praunheim), E Operazioa (Miguel Courtois Paternina), Hitz magikoak (enkantu bat hausteko) (Mercedes Moncada Rodríguez), Shokuzai/Penance (Kiyoshi Kurosawa), Tropicalia (Marcelo Machado), Xingu ( Cao Hamburger), Zuloak (Fermin Muguruza).

Filma euskaldunak

-Oskar Alegria kazetari, dokumentalgile eta argazkilariaren Emak Bakia Baita dokumentala bilaketa baten istorioa da. Zoriari, haizeari eta argazkien atzealdeari buruzko filma. Irakurri ARGIAk Oskar Alegria zuzendariari egindako elkarrizketa.

-Aitor Mazo eta Patxo Telleria aktore eta zuzendarien Bypass filma komedia erromantikoa da. Aktore lanetan arituko dira: Gorka Otxoa, Sara Cozar, Bárbara Goenaga, Aitor Mazo eta Unax Ugalde.

-Iñaki Elizalde film laburren egile eta dokumentalgilearen Baztan filma XVII. mendean agot deitutakoek jasandako diskriminazioari buruzko filma da.

-Fermin Muguruza musikariaren Zuloak dokumentala emakumez osatutako Zuloak rock taldearen ibilbidea erakusten du.