argia.eus
INPRIMATU
Zuhurtzia eskatu dute Veleiako aurkikuntzen inguruan
2006ko ekainaren 12a

Iruña-Veleiako aztarnategiko ikerketa proiektuko arduradunek agiri bat kaleratu zuten ostiralean (9) zuhurtzia eta lasaitasuna eskatuz. Batez ere hedabideei eskatu zieten zuhurtzia, kontrastatu gabeko albisteek historiari mesederik ez diolako egiten, arduradunen esanetan. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Miren Azkaratek ere zuhurtzia eskatu zuen aurkikuntza horien gainean.