Beste urtebetez Zuberoako ikastolen aldeko saski salmenta kanpaina ireki da eta azaroaren 23 arte eskatzeko aukera izango da webgunean.
Hogeita bi urte igaro dira Zuberoako ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat laguntzailek gabonak gerturatzen diren heinean tokiko ekoizle txikien produktuz osaturiko saski salmenta antolatzen dutela. Ekimenaren helburua argia da: Zuberoko ikastolak laguntzea eta lurralde horretako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastarazte.
“Ipar Euskal Herrian instituzionalki euskarak ez du testuinguru erraza, euskara hizkuntza gutxitua da lurraldean. Kontestu horretan ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzeko egin beharra eta Zuberoako Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasun ezinbestekoa zaie. Euskara susta dezagun, Zuberoako ikastolak lagunduz !”, adierazi dute.
Saskia ikaskoli.eus webgunetik eskatu beharko da. Behin saski bat edo gehiago hautatuta zazpi probintzietan banaturik dauden banaketa gune bat hautatu beharko da. Abenduaren 12an banatuko dira Euskal Herri osoan. Eskaerak egiteko aukera azaroaren 23 arte dago.
Hiru saski mota eskaintzen dituzte: Pettarra, Arbaila eta Basabürüa. Pakete hauek bi ikastolekin lotura duten ekoizleei esker osatuak dira. Denak produkzio txikiko ekoizleak dira, eta hortaz, kalitate handiko eta bertan ekoiztutakoak.
Urtetik urtera ekimeneko saskien salmenta eta muzkinak handitzen joan dira. Adibidez, 2017ko kanpainan 1.400 otar saldu ziren; 15.000 euro gabi lortuz. Iaz berriz, kanpainan 2.200 saski saltzera iritsi ziren.
