argia.eus
INPRIMATU
Zuberoako ikastolek 50 urte egin dituzte
  • Irailean mende erdia beteko dute Zuberoako bi ikastolek: Sohutako Eperra ikastolak eta Alozeko Basabürüko ikastolak. Urteurrena ospatzeko hainbat ekimen prestatu dituzte datorren ikasturterako.

2022ko abuztuaren 30
Argazkilaria: Basabürüko ikastola

Euskara ardatz duen murgiltze ereduan sakonduz 50 urte egin ditu Seaskak Zuberoan, elkarte mugimendua eta partaidetza oinarri. Ibilbide oparoa egin dute Eperrak eta Basabürük eta 111 ikasle dituzte gaur egun.

Bi ikastolek ospakizunerako tartea hartuko dute 2022-2023 ikasturtean, eta hainbat ekimen jarriko dituzte martxan, Kazetan kontatu dutenez: jaialdia, argazki eta dokumentuen erakusketa, liburu bat, ikastolak lagun izan dituenei eskertza eta omenaldia, ikastetxetik pasa direnak biltzea, ikasle talde baten zortzi urteko ibilbidea jarraitzen duen Nortazünak filmaren emanaldia…