"Bertsoak lagundu dit munduan deseroso sentitzen. 'Bitxia da, eta kilikagarria ere bai, berrogei urte dituzula, tupustean, begietan min egiten dizun eta ordura arte ikusi ere egiten ez zenuen munduaren alderdi bat aurkitzea', idatzi zuen Beauvoirrek. Nik ere tupustean aurkitu dut geografia ezezagun hori (...) Mikrofonoaren aurrean jartzea 'ni hemen nago' esatea da, eta 'ni hemen nago' esateak 'ni' nor den jartzen du begien aurrean. Ni emakumea naiz, tabladuan eta tabladutik kanpo. Eta nire buruaren bila nabil, tabladuan eta tabladutik kanpo". (2008-10-29)