argia.eus
INPRIMATU
Zozketa berezia antolatu du Xorroxin irratiak
2009ko apirilaren 28a
Behikaka.com

Baztan-Bidasoa eskualdean lanean diharduen Xorroxin irratiari diru-laguntza ia osoa kendu dio Nafarroako Gobernuak. Murrizketa horrek eta krisiak bultzatuta, dirua bildu beharrean dira irratiko kideak. Eta zozketa berezia antolatu dute horretarako. Uztailaren 26an egingo dute, Elizondoko Santiago festetan. Behikaka izena jarri diote zozketari. Beste hainbat lekutan erabilitako formula bitxia errepikatuko dute: Xorroxin irratiaren egoitzaren aurrean dagoen zelaia 4.000 laukitxotan banatuko dute, eta bakoitzak zenbaki bat izango du. Antolatzaileen asmoa 4.000 zenbaki horiek saltzea da. Zenbaki saridunak nola erabakiko diren? Bada, hiru behi askatuko dituzte zelai horretan, eta haiek kaka egiten duten laukitxoak izango dira saridunak. Zozketari buruzko informazioa www.behikaka.com webgunean paratuko dute aurki.