Zortzigarren eguna gose greban erraustegia salatzeko Ingalaterrako Gloucesterren

  • Maiatzaren 29an elikatzeari uko eginez geroztik zortzigarren gose greba egunean sartu da Sid Saunders (38) bi haurren guraso gaztea. Eguraldi txarrari aurre eginez, gauez lapurreta egin dioten ezezagunek kikildu gabe, Gloucestershiren Urbaser multinazionala eraikitzen ari den erraustegia salatzen jarraitzen du.


2018ko ekainaren 05an - 10:16
Saunders bere bi haur txikiekin eta emaztearekin (bizkarra emanda) Gloucestershire eskualdeko gobernuaren egoitza atarian atzo. (Argazkia: NoMoInGlo)

NoMoInGlo No Monster Incinerator in Gloucestershire (Erraustegi Erraldorik Ez Gloucester eskualdean) mugimenduak zabaltzen ditu bere albisteak sare sozialetatik, baina Gloucestershirelive hedabideaz gain BBC kateak ere dagoenekoz egin dio oihartzun gose greban aste bete osatu duen Sid Saundersren protestari.

Gloucestershire konterrian eraikitzen ari diren Javelin erraustegiaren jabea Urbaser da, hain zuzen ere Gipuzkoan Zubietakoa eraiki eta kudeatuko duen konpainia bera, eta Iparraldeko hondakinak Baionako Canopian kudeatzen dituena. Sid Saundersek bere gose grebarekin eskatzen du Urbaserrek Gloucestershireko agintariekin sinatutako kontratua osorik erakutsi dezaten. Hasiera batean agintariek argudiatu zuten arren kontratua publikoki azaldua daukatela (auzitegiek horretara behartuta), orain BBCri aitortu diote geroztik aldaketak eginak dituztela kontratuan eta "ahal bezain laster" egingo dute publiko testua.

Bitartean, Gloucesterreko zenbait karrikatan azaldu dira afixak erraustegiaren arduradunen aurpegiekin, tartean eskualdeko gobernuko buruarena eta proiektuaren zuzendariarena, "Wanted" dioten estilo zaharreko afixak.

Igandean familiakoak eta lagunak hurbildu zitzaizkion grebalariari eguna kantuz alaitzera. (Argazkia: NoMoInGlo)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude