argia.eus
INPRIMATU
Zortzi ikastaro UEUren eskutik

2011ko otsailaren 25
Zortzi ikastaro eskainiko ditu udaberrian UEUk.

Udako Euskal Unibertsitateak zortzi ikastaro eskainiko ditu udaberri honetan. Eibarko (Gipuzkoa) Markeskoa eraikinean emango dira ia denak, bi online izango baitira. Internet, argazkigintza, garapen pertsonala, hezkuntza eta basoak hartu dituzte gaitzat. Ikastaro bakoitzaren informazioa ikusteko jo UEUren webgunera.