Saudi Arabiako Gobernuak gutxienez zortzi ekintzaile feminista ezagun atxilotu ditu, Democracy Now-k informatu duenez. Tartean dira hainbat hamarkadatan emakumeek autoak gidatzeko eskubidearen alde borrokan ibilitakoak.
Atxiloketa hauek egin dituzte, antza denez, emakumeek autoa gidatzeko debekua altxa baino aste batzuk lehenago.
Democracy Now-n irakur daitekeenez, feministak orain Arabia Saudiko tutore sistemaren aurka antolatu dira. Sistema honen arabera, emakumeek ia edozertarako gizonezko tutore baten baimena behar dute.
Atxiloketen ostean, gobernuko bozeramaleak egotzi die emakume hauei "koherentzia nazionalari min egitea, erreinua desegonkortzea eta bere egitura soziala ez errespetatzea".