Zortzi bideo, AEBetako indarkeria poliziala ageriko egiteko

  • Duela bi urte New Yorkeko poliziak Eric Garner herritarra hil zuenetik, ez dira gutxi izan AEBetako biolentzia poliziala publiko egin dituzten irudiak. Gehienak afroamerikarren hilketenak dira. Haiek biltzen dituen bilduma osatu du The Guardian egunkariak.


2016ko uztailaren 18an - 12:36

Eric Garner: 2014ko uztailaren 17a, New York

Polizia batek itoarazteko giltza bat egin zion Garnerri, Ramsey Orta testiguak zabaldutako bideoan ikusi ahal denez. Lurrean, arnasa hartu ezinik dagoela esan arren, agenteek jaramonik egin ez eta bertan zendu zen.

Michael Brown: 2014ko abuztuaren 9a. Ferguson, Missouri

Lau orduz lurrean botata egon zen Michael Brown 18 urteko gaztearen gorpua. Darren Wilson poliziaren ofizialarekin izandako tiroketa batean hil zen Brown, testiguen arabera. Tiroketaren bideorik ez dagoen arren, testiguek adierazi zuten besoak altxata zegoela Brown tiroak jaso zituen unean.

Tamir Rice: 2014ko azaroaren 23a. Cleveland, Ohio

Jostailuzko pistola batekin jolasean ari zen Tamir Rice 12 urteko mutikoa poliziak tiro egin zionean. Timothy Loehmann poliziak autoa geratu eta tiro egin zion Riceri. Aditu batzuek epaiketan azaldu zutenez, mugimendu arraro bat egin zuen Ricek, eta hori dela-eta tirokatu zuen poliziak

David Kassick: 2015eko otsailaren 2a. Hanover, Pennsylvania

Lisa Mearkle poliziak teaser batekin eraso egin ostean hil zen David Kassick, 59 urtekoa. Hirugarren graduko hilketagatik kondenatu zuten, baina Kassick arma bat ateratzen ari zela uste zuelako eraso ziola adierazi zuen. Absolbitu egin zuten.

Walter Scott: 2015eko apirilaren 4a. North Charleston, Hego Karolina

Poliziarengandik ihesean ari zela tirokatu hil zuen Walter Scott Michael Slagerrek. Datozen asteetan izango da epaiketa.

Eric Harris: 2015eko apirilak 2. Tulsa, Oklahoma

Robert Bates 73 urteko poliziak nahigabean tiro eginda hil zuen Eric Harris. Ezkutuko agente bati arma bat saltzen saiatzeagatik atxilotuta zeukatela gertatu zen.

Lacquan McDonald: 2014ko urriaren 20a. Chicago, Illinois

Errepidetik oinez zihoala tirokatu zuten McDonald, eta bertan hil zen. Gertakariak jazo eta urtebete geroago publikatu zen bideoa. Chicagon protesta handiak egin zituzten kasu honengatik.

Philando Castile: 2016ko uztailaren 6a. Falcon Heights, Minnesota

Orain arteko azken hilketa Philando Castilerena da. Errepideko kontrol batean geratu ostean, dokumentazioa erakustera zihoala tirokatu zuen agenteak. Aurrez, lizentziadun arma bat soinean zeramala jakinarazi zion Castilek poliziari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Udaltzainek bi lagun zauritu dituzte tiroz Barakaldon; horietako bat larri dago

Udaleko Segurtasun Sailak adierazi duenez, Arrontegiko zubiaren azpian izan da tiroketa, udaltzainak zulo bat estaltzera joan direnean.


Baimenik gabeko zortzi pistola, karabina bat, hainbat bala eta hegazkin bonba bat topatu zituen Ertzaintzak Lezamako Espainiako polizia ohiaren etxean

Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean


Eguneraketa berriak daude