Zortzi auzipetuak kosta ahala kosta zigortu nahi ditu fiskaltzak

  • Aurretiazko saioan ikusitakoak ikusita, Egunkaria-ren auzi ekonomikoan auzipeturiko zortzi kideak epaiketara eraman nahi ditu Espainiako Estatuko Fiskaltzak, temati. “Baliogabetzeko eskaera guztien aurka joko dugu” esanez eutsi die orain arte proposaturiko zigorrei, defentsak argudioak eta galdegiteak aurkeztutakoan.

Zenbait auzipetu "Egunkaria Libre" jaialdian, 2009ko azaroan. (Andoni Canellada / Argazki Press).

2014ko apirilaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Defentsak arrazoitu zuen ez dagoela loturarik akusazioan aipatzen diren egitateen eta ustezko delituen artean, hasteko eta behin. Horren harira nabarmendu zuen, halaber, aipatutako egitateak auzi nagusian epaitu zirela, eta leporatzen zitzaiena ez zela frogatutzat eman –esan nahi baita, ETAren eta Egunkaria-ren arteko ustezko lotura ekonomikoa–. Delitua egon izan balitz, honez gero preskribituta legokeela ere azaldu zuen, bestalde. Orain epailearen esku dago hori hala den edo ez ebaztea.

Epaiketa abiatu edo ez aztertzeko jendaurrean eginiko saio honetan Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu, Begoña Zubeltzu, Juan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendi eseri ziren Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko Akusatuen aulkian, martxoaren 7an, Donostian. Gogora dezagun azken hirurak auzi nagusian epaitu eta absolbitu zituztela. Egunkaria-ren 1998-2001 urteetako diru kontuak faltsutzea eta diru-laguntzak eskuratzeko iruzurraren akusaziopean, 128 urteko espetxealdia eta 221 milioi euroko isuna eskatu ditu fiskaltzak zortzientzat.

Dignidad y Justicia elkarteak ezin izango du auzian parte hartu, epaitu beharrekoa  “delitu terroristekin” zerikusirik ez duela ebatzi baitzuen Gipuzkoako auzitegiak 2011n. Nolanahi ere, fiskaltzak mantendu egin ditu elkartearen akusazioak, baita horietara heltzeko baliatu den “kontakizuna” ere, defentsak salatu duenez. Akusazioen artean bakarra utzi du bazterrean: 2000 eta 2001eko BEZAren gaineko iruzurrarena.

Auziaren kronologia eta Jakes Goikoetxearen analisia, Berria-n.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egunkaria auzia
2023-02-17 | Leire Artola Arin
'Egunero behar genuen' liburua aurkeztu du Imanol Muruak, behin-behineko egunkariaren kronika

Otsailaren 20an beteko dira 20 urte Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak indarrez itxi zuenetik. “Euskarazko egunkaria itxi duzue baina hemen gaude”, halaxe erakutsi zuten biharamunean Egunero argitaratuta. Bertako zazpi langile elkarrizketatu ditu Muruak, eta bere... [+]


2021-03-21 | Ander Perez
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
"Sumatzen genuen 'Egunkaria'-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela"

Euskaldunon Egunkariaren itxierari buruzko Paperezko hegoak dokumentala zuzendu eta aurkeztu berri du Samara Veltek (Zarautz, 1991) Josu Martinezekin batera. Azkenaldian euskal gatazkaren memoriaren transmisioari buruzko doktore tesian murgilduta badago ere, ezin izan dio... [+]


2021-01-31 | Saioa Baleztena
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]


Eguneraketa berriak daude