Gaur goizean zortzi pertsona atxilotu ditu guardia zibilak. Jose Maria Sors (Zabaltzen), Juan Mari Larrarte ("Egunkaria"ko langileen bozeramailea), Mikel Azkune, Xabi Legarda, Mikel Sorzabal, Mikel Agirrezabalaga eta Armando Hernandez Tolosako Udaleko langilea daude atxilotuen artean. Atxiloketak Lizarran, Hernanin, Errenterian, Tolosan eta Donostian egin dituzte. Bestalde, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkeko "Berria"ren egoitzak, "Zabaltzen" banaketa enpresa eta Buruntzape enpresa miatu dituzte. Martin Ugalde Kultur Parkea itxita dauka guardia zibilak. Ez dago argi atxiloketak "Euskaldunon Egunkaria"ren aurkako operazioaren baitan egin diren. Komunikabide batzuen arabera Baltasar Garzonek agindu du operazioa. Beste batzuen arabera berriz, Juan del Olmok.