Zortzi adituk osatuko dute bake prozesua bultzatzeko batzordea


2013ko abenduaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Foro Sozialaren gomendioen aurkezpena. (Argazkia: Kazeta.info)

Donostiako Aieteko Jauregian aurkeztu dute pentsamendu eta ibilbide anitzetako zortzi pertsonek osatuko duten batzordea.

Garbiñe Biurrun epailea, Michel Tubiana  Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehendakaria, Fernando Armendariz giza eskubideen erakundeetako kidea, Jordi Armadans FundiPauko zuzendari eta politologoa, Anne Marie Bordes kazetaria, Nazario Oleaga Bizkaiko Abokatuen elkarteko zuzendaria, Maite Perez Larumbe freelance erredaktore eta helduen hezitzailea eta Henri Duhalt magistratua eta Giza Eskubideen Elkarteko ohorezko presidentea arduratuko dira Lokarriren eta Bake Bidearen aholkuak hedatzeaz. 

Batzordearen zeregin nagusiak honakoak izanen dira, Berria egunkariko Hodei Iruretagoiena kazetariak jaso duenez: "Bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialak egindako gomendioak aintzat har daitezen eragitea; bake prozesuan instituzioen, alderdien eta gizarte zibilaren parte hartze zabala eta aktiboa bultzatzea; bake prozesuan inplikatutako instituzio eta aktore nagusiei gomendioen edukiak aurkeztea, eta, gomendioaren edukiari buruzko elkarrizketa eta iritzi trukaketa bideak zabaltzea inplikatutako aktore nagusiekin".

Eguberrien ostean eginen dute lehen bilera, eta bertan zehaztuko dituzte egitasmoak eta lan egutegia. Horrez gain, datozen asteetan gizartearen parte hartze zuzena ahalbidetzeko ekitaldiak aurkeztuko dituztela ohartarazi dute.

2013ko maiatzean aurkeztu ziren Foro Sozialaren hamabi gomendioak bake prozesuan inplikatuta dauden eragileen artean zabaltzea eta kudeatzea izango du helburu batzordeak.

Bake prozesua indartzeko Foro Sozialaren metodologian gai nagusi hauek jasotzen ziren: desarmea, preso eta iheslarien etxeratzea, giza eskubideen bermea eta iraganari aurre egitea. Lan ildo horiek zabaldu eta hedatzea izanen da taldearen xedea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


2022-11-15 | ARGIA
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera deitu dute, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]


2022-06-23 | ARGIA
Uztailaren 23an Ipar Euskal Herria blokeatuko dute Parot eta Esnal aska ditzaten

Hori adierazi dute Bake Bideaneko ordezkariek ostegun honetan Luhuson egindako agerraldian. Azkenekoz, ekainaren 9an eta 15ean aztertu zuen Frantziako justiziak Ion Parot eta Jakes Esanen askatasuna, eta epaileek haien baldintzapeko askatasunaren alde egin zuten, baina... [+]


Anaiz Funosas, Bake Bidea
"Onartu daitezkeen baldintzapeko askatasun horien aitzinean harresi bezala jokatzea deliberatu dute"

Jakes Esnal baldintzapean aske uzteari buruzko erabakia uztailaren 21era atzeratu dela jakin aitzin izan da ARGIA Anaiz Funosas Bake Bidearen bozeramailearekin –Ion Paroten kasuan, datorren astean jakinen da erabakia–. Badu 32 urte kartzelan direla. Pairaturiko... [+]


Eguneraketa berriak daude