"Gitarrarekin bakarkako kontzertuak ematen ia 15 urte daramatzat. Hasieratik konturatu nintzen gisa horietako kontzertuak niri ere entzuteko nekagarri egiten zitzaizkidala. Hamabost minutu entzun ditzakezu, baina hortik aurrerakoak... Tinbre bakar bat izanik, entzuleak beti bukatuko du asperturik, gitarra jotzailea edozein delarik ere. Zoritxarrez, nik ezin dut txeloa edo biolina edo klarinetea jo. Gitarra da nire instrumentua, eta hasi nintzen ikertzen zer egin nezakeen gitarrarekin, aurrez nuen teknikaz gain, alegia".