argia.eus
INPRIMATU
Udalerriek eskatu ahala zonalde mistoa zabaltzea galarazi du Nafarroako parlamentuak
  • NaBaik egin zuen proposamena: zonalde mistoa automatikoki zabaltzea, alegia, udalerriek udal batzarretan gehiengo absolutuz onartuz gero zonalde ez euskadunetik mistora aldatu nahi dutela, hala onartzea. NaBairen proposamena Bilduk, Izquierda-Ezkerrak eta Geroa Baiko bi parlamentari ez atxikituk babestu zuten, PSN abstenitu egin zen eta UPNk eta PPNk kontra bozkatu zuten.

ARGIA @argia 2013ko urtarrilaren 25
NaBaiko Nekane Perezek egin zuen zonalde mistoa zabaltzeko proposamena. Argazkia: NaBai.

Nekane Perez NaBaiko parlamentariak adierazi zuen dagoeneko Beriainek, Artazuk, Mañeruk eta Ziraukik zonaldez aldatzea eskatua dutela. Perezen ustez, gurasoek haien seme-alabek zein hizkuntzatan ikasiko duten aukeratzeko eskubidea izan behar dute. Orain, zonalde ez euskalduneko irakaskuntza publikoan ez dago euskaraz ikasteko aukerarik.

Nafarroako Parlamentuan, gai horri lotuta Euskararen Foru Legea aldatzeko eskaerak behin baino gehiagotan egin dira, baina ez da halakorik lortu.