argia.eus
INPRIMATU
‘Zohardia’, Josu Muguruzari buruzko film dokumentala
  • Azaroaren 20an 25 urte beteko dira Josu Muguruza HBko diputatua tiroz hil zutela Madrilgo Alcalá hotelean. Zohardia, haren bizitzari buruzko film dokumentala grabatzen ari dira Lander Iruin eta Markel Andia zuzendariak. Urteurren egunean estreinatzea espero dute, baina hasiak dira zenbait eduki aurreratzen.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko abuztuaren 19a
Grabaketa lanak Donibane Lohitzunen.(@Zohardia)

Dokumentalaren egileak sare sozialen bidez hainbat argazki erakutsi dituzte filmaren aurrerapen gisa. Twitterren @Zohardia kontua ireki dute, baita Facebooken ere izen berarekin.

Herri Batasunako mahai nazionaleko kideak prentsaurrekoa ematen Madrilen, 1989ko azaroaren 20an, atentatua gertatu baino ordu batzuk lehenago:

Txertatutako irudiaren behin betiko esteka

Eginen azala 1989ko azaroaren 21ean, Josu Muguruza hil eta hurrengo egunean: