Zohardia, Josu Muguruzari buruzko dokumentala estreinatuko dute azaroaren 17an

  • Azaroaren 17an estreinatuko dute dokumentala Bilboko Campos Eliseos antzokian, 19:30ean eta  azaroaren 20an, Muguruza hil zuteneko 25. urteurren egunean, Errekaldeko Udaltegian egongo da ikusgai. Hortik aurrera hiriburuetan eta herrietan zabaltzeko asmoa dute zuzendariek.


2014ko azaroaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Zohardia dokumentalaren grabaketa Amaiurren. (Argazkia: Pablo Martinez)

Lander Iruin eta Markel Andia dira egileak, eta haien helburua dokumentala “jende gaztearengana” heltzea da: “Belaunaldi berriek HBko diputatua izan zela eta tiroz hil zutela bakarrik dakite”. Zuzendari biak “seguru” daude hori baino gehiago zela Zohardia goitizenaz sinatzen zuen gizona.

28 testigantza

Dokumentala 21 elkarrizketaz osatuta dago, eta guztira 28 testigantza jaso dituzte, besteak beste, errefuxiatu garaian harekin egondako lagunekin eta HBko buruzagitzan kide izan zituenekin hitz egin dute. Elena Bartolome, Muguruzaren emaztea izan dute gidari.

Zuzendarien hitzetan Euskal Herriaren historian une "garrantzitsuak" izan zirenak azaltzen ditu filmak: Frankismoaren amaiera, GALen garaia edota Argeleko elkarrizketak.

Dokumentalaren bidez, orduko gertaerak transmititu nahi dizkiete, heurek bezala, garai horiek bizi ez zituztenei: “Guk sentitu duguna ikusleari sentiarazi nahi diogu ikusleari”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude