"Ez dakit zergatik adierazi behar ditudan nire lanean nire konpromiso sozial edo politikoak; hori egitea badago, noski, baina beste bitarteko batzuk ere badaude: kalea, esaterako. Ziur nago, ordea, uste sendoak dituzunean eta ideia batzuen alde egiten duzunean, uste eta ideia horien eragina nolabait nabarmena izaten direla zure lanean. Ni, adibidez, feminista naiz, nire bizitza feminismoz beterik dago, baina horrek ez du esan nahi nahitaez arte feminista modura definitzen dena egiten dudanik. Hala ere, zenbait egoeratan 'Ez! Aski da!' oihukatzeko gogoa izaten duzu eta, orduan, zure garrasia artelan modura sortzen da. Artea da? Ez da artea? Galdera hutsala da, protesta baita, baina beste gauza askoren aurrean ere protesta egiten dut; nire amak protesta zaleak ginela esaten zigun". (2009/02/20-27, 474. zenbakia)