Jaizkibel V izeneko harrespilean egindako indusketetan duela 2.000 edo 3.000 urteko egitura berezia azaleratu dute arkeologoek: biribilaren bi ertzetan tamaina handiko harri bana jarri zuten antzinako gizakiek, aurrez aurre.
Asteazkenean eman du Aranzadik aurkikuntzaren berri. Jaizkibel V cromlech edo harrespila industen hasi zirenean bere zoru azpian ez ohiko aztarnak agertu ziren ezustean eta uste zena baina egitura konplexuagoa dela ohartu dira.
Alde batetik, harrizko baratzearen zirkunferentzia osatzen duten harlauzak daudek, orain erorita egonagatik, historiaurrean zutik zeuden eta itxitura bat irudikatzen zuten: zirkulu perfektu bat. Itxitura horretan aurkitu dute aztarnategiaren berezitasunetako bat: bi haurlauza besteak baina askoz handiagoak dira, bi metro garaierakoak, eta bata bestearen aurrean daude, ipar-ekialderantz eta hego-mendebalderantz begira.
Oraindik ez dituzte indusketak amaitu, baina harrespilaren erdialdean hildakoen errautsak lurperatzeko ganbera aurkituko dutelakoan daude. Hondarribiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza dute horretarako.
Harrespilak –zenbait tokitan mairubaratzak ere deituak– duela 2.000 eta 3.000 urte artean eraiki zituzten gizakiek, Azken Brrontze Aroan eta Burdin Aroan, eta Pirinioen bi aldeetan halako 1.500 megalito baina gehiago zenbatu dituzte, Benasquen hasi eta Leitzaran bailararaino: "Cromlech hauen helburua, hilobi gisa erabiltzeaz gain, lurraldea markatzea ere bazen", azaldu du Jaizkibelgo indusketa lanen arduraduna den Manu Ceberiok.
Hainbat ikerlarik ondorioztatu duenez, habitatari loturiko artzain eta nekazari talde ez nomadek zuten kultura zahar baten aztarna arkeologikoak dira.