100.000 eurotik gorako gordailuak dituztenek ordainduko dute Zipreren erreskatea

  • Zipre erreskatatzeko 10.000 milioi euro jarriko ditu euroguneak. Baldintza bezala, Ziprek likidatu egin beharko du herrialdeko bigarren bankurik handiena: Laiki. Aurreztaile txikiek, 100.000 eurotik beherako gordailuak dituztenenek, ez dute erreskateagatik ezer ordaindu beharrik izango. Aitzitik, gordailu handiagoak izoztu eta erreskatea ordaintzeko erabiliko ditu Gobernuak.


2013ko martxoaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Laiki bankua likidatu egingo du Zipreko Gobernuak.

Europako Batzordeak, Nazioarteko Moneta Funtsak eta Europako Banku Zentralak osaturiko Troikak eta Zipreko Gobernuak goizaldean itxi dute erreskatearen inguruko akordioa, hamar orduko bileraren ostean.

Hitzarmenaren arabera, 'banku on' eta 'banku txar' bana sortuko da, eta Laikik operatzeari utziko dio. 100.000 eurotik beherako Laikiko gordailuak Zipreko Bankura tranferituko dituzte. Hortik gorakoak izoztu egingo dituzte, erreskatea ordaindu ahal izateko, Europar Batasuneko legediaren arabera, 100.000 eurotik gorako gordailuak ez daudelako aseguraturik. Haietako batzuk %50eko galerak sufritzera hel daitezke, euroguneko iturriek aurreratu dutenez.

Bestalde, kutxazain automatikoetatik egunean gehienez 100 euro atera ahal izango dituzte zipretarrek, asteburuan bankuek hala erabakita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zipre
2013-03-19 | Martin Vicioso
Zipreko krisia ulertzeko hainbat gako

Europak Ziprerentzat adostu duen erreskatea eta horrek izango dituen eraginak aztertu dituzte Vilaweb webgunean .  Hamabost galdera-erantzunen bitartez bertako krisia xehetu dute. Handik ateratako ondorioak jaso ditugu:


Eguneraketa berriak daude