Zingizango Legazpiko (Gipuzkoa) euskara elkartea martxoan jarri zuen abian hainbat herritarrek, herriko euskal giroa suspertzeko asmoz. Elkarteko kideek Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dute hiru urtez eta orain erronka berriei helduko diete. Horren adibide da www.zingizango.com bloga. Albisteak, iritziak, argazkiak, foroa eta agenda bildu dituzte bertan, besteak beste.