argia.eus
INPRIMATU
Zinemaldian “Israel marka” sustatzen dela salatzeko kontzentrazioa asteartean
  • Donostian kontzentrazioa deitu dute 17:45ean Zuloaga Plazan Israel Markako filmeei boikota eta Palestinari elkartasuna adierazteko. Barash filmea proiektatuko dute gaur, Jerusalem International Film Lab-en parte izanik, Israelgo Kanpo Harremanetarako ministerioak finantzatu duela gogorarazten du Palestinarekiko Elkartasun Taldeak.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2015eko irailaren 22a

Drone bikain eta filme bikainek ez dute giza eskubideen urraketarik konpentsatzen, Zinemaldiko zuzendariari bidalitako gutun irekian BDS kanpainako kideek nabarmentzen dute Israelgo estatuak zinema erabiltzen duela "bere fazada demokratikoa erakusteko eta krimenak ezkutatzeko ke gortina gisa".

Donostiako Zinemaldiak Israel marka sustatzeari uzteko eskatzen dute. Palestinarekiko elkartasunez, Nazioarteko Boikot kanpainarekin bat eginik, Barash filmea erretiratzeko eskatu dute. “Ez zuzendaria israeldarra delako, baizik eta Israel Film Fund-ek hautatu eta finantzatutako filmea delako”.

Horrez gain, gogora ekarri dute Israelgo Kav Hebron/Stationed film laburraren aurkako boikotik ez dutela deitu, ulertzen dutelako ez duela Israel Marka sustatzen ez baitute gobernutik finantzatu.