Hilaren 20an ekingo diote Hegoak elkarteak antolatutako gay, lesbiana, trans eta queer tematikako Zinegoak zinema jaialdiari. Bilbon izango dira proiekzio gehienak, baina beste herri batzuetara ere zabalduko dute eskaintza.
Astebete iraungo dute Bilboko emanaldiek, 27ra arte. Ondoren, 28tik otsailaren 7ra, pelikuletako batzuk eskainiko dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan.
Bizkaian, Basaurin, Durangon, Getxon, Igorren, Leioan, Portugaletan, Sestaon eta Sopelan. Gipuzkoan, Donostian, Hernanin eta Oreretan. Egitarau osoa hemen topa daiteke –pdf formatuan–.
Zer ikusi daiteke?
86 sorkuntza lan izango dira: 80 pelikula, eta sei antzezlan. Ondorengo lerroetan, antolatzaileek eurek azpimarratutako pelikulak aurkeztuko dizkizuegu.
'Who´s afraid os Vagina Wolf', Anna Margarita Albelok zuzenduta
"Nor da Virginia Wolfen beldur?" obraren remake lesbikoa idatzi nahi du Anna pelikulako protagonistak. Obra sortzeaz gain, hainbat desio dauzka, bere urtebetetze eguna tarteko: neska aurkitzea, pelikula bat zuzentzea... Umorezko film bat da Albelok sortutakoa, Virginia Wolf eta Vagina Wolf izenekin hitz jolasa egiten duena. Publikoaren saria eta epaileen aipamena lortu izan du nazioarteko lehiaketetan.
'L’Inconnu du lac', Alain Guiraudien lana
Laku batea kokatzen den lana da. Bertara joaten dira hainbat mutil gazte ligatzera. Zintak Michel eta Francken arteko harremana kontatzen du. Biek dakite "arriskutsua" dela euren artekoa, baina, hala ere, aurrera segitzen dute. Aipamen eta sari mordoa jaso izan ditu nazioarteko jaialdietan.
'Tom à la ferme', Xavier Dolanen sorkuntza
Tom depresioan sartzen da, mutil ohia hil eta haren familiak euren arteko erlazioaren berri ez zuela konturatu ostean. Kritikoek "iluna, harrigarria eta inkognitaz betea" dela esan izan dute. Dolaren lan "helduenetako bat" ere bada, askoren iritziko.
'Kumbia Queers: more louder bitte!', Natalia Sanhuezak eta Almut Wetzsteinek elkarlanean sortuta
Kumbia Queers Argentinako musika taldearen ibilbidearen berri ematen duen dokumentala da. Rock, pop, punk eta cumbia doinuak nahasten ditu taldeak. Filmean, musikak eta politikak elkar elikatzen dutela utzi nahi dute agerian. Hausnarketarako hainbat ate zabaltzen ditu, beti ere, musika medio.
LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.
Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]
Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]
Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]
Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.