Juan Jose Menak Bilboko Orkestra Sinfonikoaren 2003-2004 denboraldiko egitarauaren berri eman zuen atzo (12). Urriaren 2an abiatuko den denboraldi honetan Orkestra Handien Zikloa estreinatuko dute, Zubin Mehta eta The Academy of Ancient Music-en partaidetzarekin. Maiatzean berriz, Ramon Lazkanoren "Hilarriak" obra estreinatuko du BOS-ek.