Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) amaitutzat jo du María del Carmen Molina Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Gasteizko 1. Epaitegiko epailearen aurkako auzia. Clara Campoamor elkarteak jarri zion denuntzia Molinari, sexu erasoa salatzera joan zen emakume baten deklarazioan biktimarekiko izan zuen jarrera iraingarriagatik. Hankak ongi itxi al zituen eta horrelako galderak egin zizkion.
“Testuingurutik kanpo agertzen badira desegokitzat hartu daitezke”, baina ez dira “begirunerik gabeko adierazpenak”. Hitz horiekin bukatutzat jo du Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko buruak María del Carmen Molina epailearen aurkako auzia. BJKNren ustez Molinak esandakoa gertatutakoa argitzeko helburuaren testuinguruan aztertu behar da, sexu erasoaren inguruko aurretiazko salaketarik eta mediku txostenik ez baitzen egon eta horregatik emakumearen deklarazioa funtsezkoa baitzen.
Ebazpenak gaineratu du ez zela abokatu edo fiskalik izan epailearen jarreraren inguruan salaketa egin zuenik.
Clara Campoamor elkarteak Molina kargutik kentzeko eskatu zuen otsailaren 17an izandako epaiketaren ondoren, sexu erasoa salatzera joandako emakumearekiko jarrera gaitzetsiz. Epaileak indarkeria matxista jasaten duten emakumeen “eskubideak etengabe urratzen dituela” adierazi zuten.
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.
Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.
Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]