Espetxean hamahiru urte egin ondoren ostegun honetan atera da espetxetik Zigor Merodio preso bilbotarra. Fresnes, Saint Martin de Re eta Mont de Marsaneko espetxean izan dute denbora honetan eta azken honetatik atera da orain.
Espetxetik atera bezain laster Frantziako poliziak Irunera eraman eta han askatu. Bertan egin dio lehen harrera senide eta lagun talde batek. Merodio 2006an atxilotu zuten Bordelen (Frantzia) eta ETAko azpiegitura logistikoarekin lotu zuten, zehatz mehatz zerga iraultzailearen bilketarekin. Horregatik 20 urteko espetxe zigorra jarri zioten, frantziako espetxeetan osorik bete duena. Espetxean eskultura landu du eta bere lanak Euskal Herriko hainbat herritan ikusi izan dira.
Dagoeneko 38 euskal preso politiko geratzen dira Frantziako Estatuan.