“Gutxi batzuen esku dagoen zientzia herriaren esku uztea eta pribatizaziotik at, zientzia eredu berri bat sortzea”. Horra EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko ikasleek abiatu berri duten ZientziHerria ekimenaren helburua. “Zinez uste dugu zientziak bere alea jar dezakeela iraultza integral baten mesedetan”, diote.
Espiritu kritikoz, Herri Unibertsitatearen eta eskola kolektiboaren filosofiari jarraiki ekin dio taldeak. Zientziak herriarentzat behar lukeela eta egungo gizarte ereduan ez dela hala gertatzen ikusita, duela bi hilabete hasi ziren alternatiben bila. Prozesu horren hazia da ZientziHerria.
“Euskal Herriak denon jakintzatik behar du edan”
“Zenbat eta jende gehiagoren ekarpenak jaso, orduan eta aberatsagoa izango da euskal zientzialarion (edo izango garenon) subjektu berri hau. Ez dezala inork pentsa Newtonen edo termodinamikaren legeak zalantzan jartzea denik gure eginbeharra, hori baino sakonagoa baita arazoa. Euskal Herriak, denona izango bada, denon izatetik behar du edan, denon indarretik behar du, denon jakintzatik. Jaio besterik ez gara egin, eta inguratu nahi duena ongietorria izango da”.
Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]
Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.
TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]