argia.eus
INPRIMATU
Zientzia euskaraz gizarteratzeko ‘Irrika’ aldizkaria eta webgunea sortu dituzte

2008ko apirilaren 4a

EHU, Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elhuyar Fundazioa zientzia euskaraz gizarteratzeko elkartu dira. Ondorioz, gazteei zuzenduriko Irrika aldizkaria eta webgunea sortu dituzte.  Aldizkaria DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago. Atzo aurkeztu zuten aldizkari eta webgune berria eta baita 2003tik argitaratzen duten ZIO bildumako liburu berri bat ere: Gogo basatiak: zer duten animaliek benetan buruan.