argia.eus
INPRIMATU
Ziburun etxe gabeko pertsona bat hil da kalean
  • Martxoaren 24an zendu da. 48 urte zituen eta bihotzeko arazoengatik hil da.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 26a

Naizek eman du albistea. Herritarrek ikusi zuten lurrera erortzen eta medikuak minutu gutxira iritsi baziren ere, ezin izan zioten bizirik eutsi. Zubi inguruan ematen zuen gaua.

Egun horretan bertan ireki zituen Miarritzeko gimnasioak ateak etxerik gabekoentzat, koronabirusaren itxialdia egin ahal izan dezaten. Eta martxoaren 25ean zabaldu zuten helburu berarekin Baionako Lauga kiroldegia, etxe gabekoentzat.