argia.eus
INPRIMATU
Ziburuko piratak
  • Hasteko, Sortzen Elkartetik gure besarkada beroena bidali nahi diegu Ziburuko hamabi piratei zein beraien familiei, eta une zail hauetan bakarrik ez daudela gogorarazi nahi dizuegu ere. Zuekin gaude. Gurekin zaudete.

Argi Rus Gabaldon / Sortzen elkarteko kidea 2014ko irailaren 08a
Ziburuko ama eskolako haurrak irakaslearekin. Argazkia: Kazeta.info.

Paueko epaile batek, Ziburun, marinelak besterik ez dituela nahi adierazi berri du. Baina Ziburun piratak bizi dira, Kaskaroteneako piratak. Ikastola hau orain bi urte sortu zuten Ziburuko Marinela auzoan, eskola publikoko eremuan. Hasieran hiru ikasle baziren ere, egun zortzi dira bertan ikasten dutenak eta heldu den ikasturterako beste hamabik eman dute jada izena. Euskal piratak izan dira, mendeetan zehar, Euskara Herriaren lurra landu eta erein dutenak. Pasa den ikasturtean Tipu Piratak bere aldarria zabaldu zuen Uharte herritik: Uharte batean, itsas zabalean ... gure Hezkuntz Eredu propio baten alde. Uharte asko daude, Ziburu asko daude Euskararen itsas zabalean.

Eta egun hauetan bihotza izoztu digun sententzia honen aurrean, galdetzen dugu: Eta Euskararen Herrian euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubiderik ez baldin badaukagu, non izango dute eskubide hori?. Euskararen itsasoko kresalaren zaporea ahotan eramaten dugu, eta horregatik, gure hizkuntzeskubideak ezin dira inolako hitzarmen edota epaile baten iritziaren menpe egon, ez da bidezkoa.

Madrildik LOMCE berriak etorriko dira; Parisetik, behin eta berriro, zentralismoa zentralismoaren truke eskainiko digute; bertako instituzioetatik, bertakoari balorea kentzen jarraituko dute ... Baina guk, gurera!