Ziburuko ama ikastola kale gorrira bidali nahi du auzapezak

  • Guy Poulou (UMP) jaunak haurrak egoitzarik gabe utzi nahi dituelako eta gertaeren berri emateko, elkarretaratzera deitu zuten astelehenean, ekainak 9, Ziburuko ama ikastolako gurasoek. 200 lagun inguru bildu ziren herriko zentroan, tartean hautetsi sozialistak eta abertzaleak zirela.


2014ko ekainaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ziburuko ikastolak deitutako elkarretaratzea. (Sylvain SENCRISTO)

Duela bi urte sortu zenetik, Marinela eskola publikoko eremuan jardun du Ziburuko ama ikastolak, bertan aurrez fabrikatutako bi etxola ipini baitzizaizkien, Herriko Etxearekin hitzarmena sinatu ondoren. Eskola publikoko haurrak aisialdi zentrora joanak ziren ordurako, eraikinean obrak egin behar zirela eta.

Obrak bukaturik, eskola publikoko haurrak beren ikastetxera itzuliko dira irailean, eta ikastolako haurrak, berriz, handik kanporatu eta kale gorrian utzi nahi ditu Guy Poulou UMPko auzapezak.

Ikastolak sinatutako hitzarmena uztailean bukatuko da eta arduradunek aisialdi zentroa baliatu ahal izatea proposatu zioten alkateari, baina Poulouk ezezkoa eman die, zentrorako “beste proiektu batzuk” dituela argudiatuta. Horren ordez, etxolak Piarres Larzabal kolegioan ezartzea proposatu zien. Ikastolako ordezkariei ez zaie konponbide egokia iruditzen, batetik kolegioa txikiegia delako, eta bestetik, ama ikastolako haurrak eta kolegioko gazteak elkarrekin batzea “pedagogikoki” desegokia iruditzen zaielako.

Horren ordez, prefabrikatuak ezartzeko eremu publikoko aparkaleku bat uztea eskatu zioten alkateari, baina horri ere ezezkoa eman zion, baita haur txikientzat egingo duen polo edo gunea erabiltzeko eskakizunari ere.

Guy Poulouk, lokala bilatzeko ahaleginik ez egitea leporatu die ikastolako arduradunei, “duela bi urte hitzeman zuten arren”. Haren ustez, egoitza bilatzea ez da botere publikoaren betebeharra, ikastolaren arazoa baizik, eta beharrezko baldin bada, “jendarmeak bidaltzeko prest” agertu zitzaien gurasoei, kaleratzea lortzeko.

Auzapezaren borondate eza salatzeko eta jendeari gertaeren berri emateko, gurasoek deituta elkarretaratzea burutu zuten ekainaren 9, Ziburuko zentroan. 200 lagun inguru bildu ziren, tartean hautetsi sozialistak eta abertzaleak zirela. Besteak beste, Seaskako presidente Paxkal Indo, Euskal Konfederazioko Sebastien Castet, LABeko ordezkari Eñaut Aramendi, PSko diputatu Sylviane Alaux azaldu ziren pankartaren atzean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko ikastolaren borroka
Eraikinik gabe utzi zuten Ziburuko Kaskarotenea ikastolak hamar urte bete ditu

Hastapen gogorrak izan ziren Ziburuko ikastolarenak: Herriko Etxearekin adostutako eraikinetik bota nahi izan zituen auzapezak eta argindarra moztu zien, Polizia bidaltzearekin mehatxatu, isuna ezarri… baina elkartasun uholdea jaso zuen Kaskarotenea ikastolak eta aurrera... [+]


2015-08-31 | Garazi Zabaleta
Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren eraikin berrian hasiko dute ikasturtea haurrek

Ziburuko auzapezak jarritako oztopei aurre egitea lortu dute Kaskarotenea ikastolako kideek. Asteazkenean hasiko dute ikasturtea haurrek ikastolaren eraikin berrian.


2015-05-05 | Mikel Asurmendi
Herri Urrats
"Atxik ikastola bildua" lelopean, Herri Urratseko dirua Ziburuko ikastolarentzat

Igande honetan, maiatzaren 10ean, Herri Urrats 32. ekitaldia Senpereko lakuan. Ospakizunean bildutako dirua Ziburuko ikastola berria eraikitzeko izanen da.


Ziburuko Ikastolak lurra erostea erabaki du azkenean

Ez da inolako akordiorik lortu Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren eta Herriko Etxearen artean. Seaskak, Kaskarotenea Ikastolak, behin eta berriz azpimarratu du ikastolak zerbitzu publikoa eskaintzen duela, euskaraz ikasteko aukera emanda herriko haurrei. Laida Mujika ikastolako... [+]


Seaskak lur eremu bat erostea erabaki du Ziburuko ikastolarentzat

Kaskarotenea ikastola Ziburun mantentzeko 300.000 euroko balioa duen lursail bat erosiko du Seaskak. Herri Urratsen bilduko den dirua erabiliko dute gastu horri aurre egiteko.


Eguneraketa berriak daude