argia.eus
INPRIMATU
Zibil bat hil da Donetsken Ukrainako armadak egin duen bonbardaketa batean
  • Donetsk Herri Errepublikaren arabera, gutxienez 54 pertsona ebakuatu dituzte Donetsk hiriko eraikin zibil batetik, eta pertsona bat hil egin da, Ukrainako bonbardaketen ostean.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko martxoaren 30a
Donetsk hiriko eraikin bat, Ukrainako armadaren erasoaren ostean.

Gaur goizean goiz, Ukrainako armadak Donetsk hiriko eraikin zibil bat bonbardatu du, eta erasoan pertsona bat hil da, eta haur bat ospitaleratu egin behar izan dute, beste lau zauriturekin batera. Herri Errepublikaren arabera, 08:05etan hasi dituzte erreskate lanak, eta 54 pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte eraikinetik.