Zezenketen eta Espainiako errege ohiaren aurkako protesta Donostian

  • Zezenketak ostegunetik igandera bitarte izango dira Donostiako Illunbe zezen plazan. Ostegunean, lehen zezenketan, Espainiako errege ohi Juan Karlos Borboikoa izango da, eta Espainiako Telebista Publikoak zuzenean emango du.


2015eko abuztuaren 13an - 10:23
2012an Botsuanan elefanteak ehizatzen izan zen Juan Karlos Borboikoa Donostiako zezenketetan izango da gaur

Zezenketen aurkako Orain! Plataformak protestak iragarri ditu. 17:30etan konzentrazioa izango da Ilunbeko zezen plazaren atarian.

Igandean Orain! Plataformak deituta 1.000 lagun baino gehiago atera ziren kalera zezenketen aurka. Nora Barragues Orain! plataformako kideak esan zuen zezenketak  “defizitarioak” direla eta ez daudela ados ”gutxiengo batek guztion dirua” erabiltzearekin.

Hiru urteren ondoren berriro antolatu dituzte zezenketak Donostian. 2012 eta 2013. urtean ez ziren egin EH Bilduren udal gobernuak Ilunbe ekitaldi mota horretarako ez zuela erabiliko esan baitzuen. Aurtengo Udal Hauteskundeen ondoren Eneko Goia alkate berriak esan du zezenketak egiteko oztoporik ez duela jarriko. Chopera familiak alokatu du zezen plaza.

Change. org gunean sinadura bilketa abiarazi dute zezenketen aurka.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako monarkia ezbaian
Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Hego Euskal Herriko biztanleen gehiengo zabalak nahiago du errepublika monarkia baino

Elektomaniak egin du galdeketa. Gipuzkoa da estatu guztian lehenengo postuan geratu dena, Bizkaia bigarrena eta Nafarroa eta Araba, berriz, laugarren eta bosgarren.


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


Galiza non ten rei

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]


Eskandaluak eta balizko maniobrak

Goiko esferetan mugitzen diren gizaseme zoriontsu guztiak antzekoak dira, eta egin behar ez luketen zerbait egiten atzematen dituzten guztiak berriz, bakoitza bere modukoa. Boris Johnson eta Iñaki Urdangarin, BoJo eta Besoluze –horrela deitzen omen dio Juan Karlos... [+]


Eguneraketa berriak daude