Getariako Balentziaga museoak jaso duen Maier bilduma: apaindura xumea erakusketan jantzi berria jarri dute ikusgai: Balentziagak 40ko hamarkadan egindako zetazko soineko beixa. Urre eta okre koloreko brodatuak dituen soinekoa Meye Allende Maizek eman dio museoari. Ikusgai dauden Balentziagaren gainerako 13 jantziak Meye Maierrek eman dizkio dohaintzan Balentziaga Fundazioari. Erakusketa irailaren 30a arte izango da zabalik.