Zestoako TS Fundiciones barruan jarraitzen dute langileek

  • Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek itxialdia hasi dute asteartean. Lanpostuen aldeko pankartak zabaldu eta haietako batzuk teilatuan kateatu dira. Hainbat herritar hurbildu da babesa ematera.


2014ko apirilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
TSko langile batzuk, teilatuan kateatzen (Argazkia: @itsasozubiria)

TSko langileei babesa:

Langileak eta Ertzaintza:

TSko langileak lanpostuen alde:

TSko langileak enpresan sartzen:

TSko langileak enpresan sartu aurretik

TSko langile baten hitzak

Behin betiko ixtera doaz

TS Fundiciones Zestoako enpresak egoera larria bizi du azken bi urteetan. Likidazioan da dagoeneko enpresa, eta 150 langile geratuko dira kalean. 2013an hartzekodunen konkurtsoan sartu zen eta otsailean eman zuen zuzendaritzak enpresaren itxieraren berri. Orain astebetera arte kontsulta epean egon dira bi aldeek negozia zezaten, baina enpresa buruek ez dute proposamen berririk aurkeztu. Hilaren 21ean bukatutzat eman zuten tarte hori, eta enpresa behin betiko itxiko dute.

2012an enpresako zuzendaritzak TS-k bideragarritasun falta zuela argudiatuz birmoldaketa plan bat martxan jartzeko asmoa azaldu zion Enpresa Batzordeari: langileen soldataren %10 jaitsi, langileen %33 EREan sartu, eta “borondatezko” 22 kaleratze moldatu. Jarrera horren aurrean 2013ko urtarrilean greba mugagabea hasi zuten langileek, bitartean zuzendaritzarekin akordio batera iristeko ahaleginetan. Aste beteren buruan, bada, lanera itzuli ziren langileak hitzarmen bat sinatuta: bi urtez lanpostu guztiak mantendu (langileek hiru urtez mantentzea eskatzen zuten), enpresa buruek eskatzen zuten %33ko EREa mantendu (langileek %25 proposatzen zuten), baina horren ordainetan 2013ko soldata eta aparteko ordainsari guztiak egokitzen diren egunetan kobratu (langileak aparteko ordainsari bat kobratu gabe geratzeko prest zeuden).

Hilabete batzuen buruan bueltatu ziren, baina, langileak borrokara. Beren etorkizuna ilun ikusten zutela, azken hileko soldata kobratu gabe zeudela, eta enpresako zuzendaritza eurekin sinatutako akordioa hankaz gora jartzen ari zela salatu zuten 2013ko urrian. Enpresa husten ari zirela ere salatu zuten beharginek, eta adierazi zuten TS-ko akzionistena den WEC enpresara eramaten ari zirela tresna eta makina batzuk.

Enpresa buruek TS Fundicionesek aurrera jarrai zezan premiazko neurriak hartu beharko zituztela azaldu eta egun batzuetara aurkeztu zien langileen ordezkaritzari bideragarritasun plan berria. 50 langile kaleratzea, geratzen ziren 100 langileen soldatak %25 jaistea eta urteko lanorduetan 100 ordu gehiago sartzea. Hori onartu ezean hartzekodunen konkurtsora sartuko zen enpresa. Langileen ezetzarekin, azaroaren 29an sartu zen konkurtsora TS Fundiciones, epaile batek izendatuko zuen administratzailearen esku.

Protesta eta mobilizazio hilabeteak izan dira 2014koak TSko langileentzat. Manifestazioak, itxialdiak, elkarretaratzeak eta prentsaurrekoak antolatu dituzte besteren artean, lanpostuen alde. 2014ko otsailean azaldu zuen, baina, enpresako zuzendaritzak TS ixteko asmoa, eta negoziaziorik egon ez denez, likidatu egingo dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: TS Fundiciones itxialdia
2016-03-17 | ARGIA
Zestoako TS Fundiciones abian da GRI Castings bataiatuta, eta 120 langile ohi kontratatuko ditu

TS Fundiciones-eko langile ohiek prentsaurrekoa eman dute publiko egiteko GRI Castings enpresaren zuzendaritzarekin lortu duten akordioa. 120 langile ohi hasiko dira bertan eta lan gehiago sartu ahala, gehiago izango lirateke kontratatuak. Hala ere, lan baldintzen akordioa ez... [+]


TS FUNDICIONES
Itxialdiarekin egin diote kontra itxierari

Lagun etor gurekin, denek elgarrekin badugu zer egin. Gu ez gira lotsatzen, etsaia non hazten, han da gudukatzen. Gure odolez (e)ta ondasunez, gure izaitez dirade gosez. Elkartasunez erakuts hortzak, elkarri josiz buru-gorputzak zioen Guk taldeak “Laborari, langile eta... [+]


Eguneraketa berriak daude