AEB

Zertara dator “Espainia indartsu eta bateraturako” Obamaren deia?

  • Kataluniako hauteskunde kanpainaren erdian AEBetako presidente Barack Obamak eztabaida sortu du “Espainia indartsu eta bateratuaren” aldeko deiarekin. Media.cat webguneak argitaratu dutenez, Moróngo base militarraren truk egin ditu adierazpenok presidente estatubatuarrak.


2015eko irailaren 21an - 12:29
PPren gobernuak Andaluziako Morón 2 basearen erabilpen militarra Washingtonen esku utzi du (argazkia: Media.cat)

Espainiako Gobernua nazioarteko babesa bilatzen ari da Kataluniako hauteskundeei begira. Zenbait potentzien babesa “doan” jaso badu ere, Erresuma Batuarena edo Alemaniarena kasu (interes komunak dituzten gobernuak izanik), ez da berdina gertatu AEBekin, komunikabide katalanak adierazi duenez.

PPren gobernuak Andaluziako Morón 2 basearen erabilpen militarra Washingtonen esku utzi duela erakutsi du El Mundoren erreportaje batek. Gobernuak uda aurretik sinatu zuen akordioa, informazioaren arabera.

Base militarraren %20 utzi dute AEBen esku, zenbait iturriren arabera, eta eremua “lurralde amerikar” izatera pasa da. Uztailean Defentsarako Kooperazioaren Hitzarmena aldatu behar izan zuten horretarako, PP, PSOE, UPyD eta CiUren aldeko botoekin. Garai horretan inork ez zituen akordioak Kataluniako egoerarekin lotu.

Espainiako erregeari ongi etorria Etxe Zurian

Uztaila bukaeran Obamak Felipe VI.a Espainiako erregea gonbidatu zuenean hasi ziren hainbat medio base militarraren negoziazioaren atzean zegoenaz susmatzen. Públicok gonbidapena negoziazioen ondorengo “saritzat” hartu zuen orduan.

Etxe Zurian jaso zuen AEBetako presidenteak Felipe VI.a irailaren 15ean, eta bertan egin zuen hautsak harrotu dituen adierazpena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Ia denak du prezioa

Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]


Israelgo Armada hornitzen duten petrolio konpainiak, gerra krimenen konplize?

Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.


TikTok debekatzeko lehen urratsak egin dituzte AEBetan

TikTok sare sozial ezaguna ByteDance enpresa txinatarrena da, eta AEBetako Ordezkarien Ganberak onartu duen lege proiektuaren arabera, sei hilabeteko epean saltzera behartuko du enpresa, ala sare soziala AEBetan debekatua izango da.


Eguneraketa berriak daude