Zertan egin dute bat ELAk eta LABek autogobernuaren eztabaidan?

  • EAEko Autogobernu Ponentziarako egiten ari diren eztabaidetan parte hartu dute Garbiñe Aranburu eta Txiki Muñoz LAB eta ELAren idazkari orokorrek, diagnostiko komuna osatuz.


2017ko ekainaren 23an - 09:53

Datuz osatutako hainbat txosten argitaratu dute, sindikatu bakoitzak berea, baina diagnostiko komuna elkarrekin egin dute bi sindikatuek. Bi sindikatuek egin berri dituzten kongresuetan eskuz esku aritzeko borondatea erakutsi dute, ekintza sindikalerako lehen urratsa hemen irudikatuz.

Hauek izan dira konpartitutako gakoak:

  • Euskal instituzioen konpetentzia propioak botere ekonomikoaren egotea menpekoak dira, PNV, PSE eta PP “alderdi sistemikoen” babesari esker.
  • Langile klasearen lan baldintzak eta baldintza sozialak hobetzeko helburua duten erabakiak hartzeko eskumen falta dago.
  • Ez dago autogobernuaz hitz egiterik oinarrizko gaietan erabakitzeko ahalmenik gabe, adibidez, lan harremanak, babes soziala…
  • Instituzioen eta “alderdi sistemikoen” borondaterik ez da“inboluzio zentralizatzaileari” aurre egiteko orduan.
  • Ondorio bezala, Espainiar Estatuarekin aldebiko harreman baterako baldintza politikorik ez dagoela esan dute: “Aldebikotasun bakarra Espainiako Gobernuaren erabakiak onartzea da”.

Ondorengoak dira aldarrikapen puntu bateratuak:

  • Politikak gehiengo sozialaren zerbitzura jartzeko exijentzia.
  • Autonomia estatutua gainditzeko beharra; erabateko eskumen legegileak izango dituen estatus politikoarekin.
  • Autonomia estatutua gainditzeko, ezaugarri hauek barnebilduko dituen prozesu bat abiatzea eragile sozial eta sindikalekin, eta muga bakarra herritarren borondatea izatea.

Amaitzeko, bi sindikatuek aldebikotasunik gabeko burujabetza prozesua oinarri duen estrategia martxan jartzeko konpromisoa hartu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Eguneraketa berriak daude