Zerrenda bakarraren aldeko elkarretaratzea egin du LABek Ezkerraren egoitzaren aurrean

  • Bi egunean bi azterketa jartzeko PSNk aurkeztutako lege proposamena babestu du lauko gobernuaren parte den Ezkerrak. Bi zerrendek aukera berdintasunak bermatzen ez dutela salatu du LABek.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2017ko abenduaren 07a
LAB sindikatuak zerrenda bakarraren alde Ezkerraren egoitza aurrean egindako elkarretaratzea. (Arg.: LAB)

"Erregimenaren indarrek" Nafarroako Gobernuaren "iniziatiba" mugatu nahi dutela kritikatu du sindikatuak, eta ez da harritu "aldaketaren kontrako indarrak era horretan erreakzionatu izanaz", bai, ordea, Ezkerraren kasuarekin: "Askoz gehiago harritzekoa da Ezkerrak zerrenda bakarraren kontra horrela jotzea, ulertu beharrean neurri eraginkorra eta diskriminazioaren kontrakoa dela, gainera Espainiako estatu osoan Nafarroan baino ez dira langileak hizkuntzaren arabera banatzen".

LABen aburuz, "garaiz da oraindik erregimenaren indarrek eta Ezkerrak parlamentuan lor ez dezaten, eskolan, kalean eta Administrazioan lortu ez dutena".

"Nafarroan, XXI. mendean, alderdi batzuk prest daude pertsona elebidunak eta hirueledunak bereizteko, historikoki jendea erlijio, arraza, gizarte edo genero arrazoiak erabiliz diskriminatu izan den bezala", kritikatu du LABek.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean atera da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

Kanal hauetan artxibatua: Euskara Nafarroan  |  Hezkuntza

Euskara Nafarroan kanaletik interesatuko zaizu...
Tuterako Euskararen Aldeko Plataforma sortu dute

Euskara eta euskal kultura sustatzeko osatu dute Tuterako Euskararen Aldeko Plataforma. Asteburuan egin dute lehen ospakizun-festa. Erriberan euskaraz bizi nahi dutenei aukerak ematea da plataformaren xedea.


Euskara atez atekoa da

San Ferminak amaitu eta “Gaixoa ni” abesteari utzi bezain pronto, ordulari bat pizten da Iruñean, hurrengo jaiei begira atzera kontua hasiz, lehergailu bateko kronometroaren gisan. Bada une honetan beste markagailu bat hamaika plazetan, bistan ez dagoena, 2019ko maiatzari so: hauteskundeena.


2018-06-04 | Xabier Letona
10.000 lagun euskararen aurka Iruņean, iazko ikurrinaren aurkako manifestazioan baino gutxiago

Nafarroako Gobernuak euskararen esparruan daraman hizkuntza politika salatzeko manifestazioa egin zuten Iruñean joan den larunbat arratsaldean, besteak beste UPN, PP, PSN, Ciudadanos eta Voxek sostengatu zuten manifestazioa.


"D eredua jarrita ezinduak eta immigranteak gainetik kentzen dituzu, eta guayak geratzen zarete"

Ekainaren 2an euskararen kontrako manifestazioa deitu dute Iruñean. Deitzaileen artean Patxi Mendiburu blogaria eta Doble12 kultura elkarteko Fernando Aranguren daude, eta asteazkenean manifestazioa deitzeko arrazoiak eman dituzte prentsaurrean. Nafarroako Gobernuaren egungo hizkuntza politikaren “inposizioaren kontra” deitu dute manifestazioa; eta, diotenez, “ez da euskararen aurkako mobilizazioa”.


Mikel Arregi: "Zonifikazioa ez da aukerarik onena euskara sustatzeko"

Zonifikazioa ez da lagungarri, gomendagarri edo aukerarik onena izan euskararen sustapenerako Euskarabideko zuzendariaren esanetan. Ofizialtasunak ez luke ekarriko leku guztietan modu berean sustatzea euskara baizik eta herri bakoitzaren beharren arabera egiten ahalko litzateke.


Iruņeak ez du babestu euskararen kontrako manifestazioa

"Hizkuntz eskubideak ziurtatzea" eskatu du Iruñeko Udalak lehendakaritza batzordean eta uste dute ezinezkoa dela bidezko hizkuntz politika bat euskara kontuan hartu gabe.  


Euskarafobia haizatuko duen manifestaziora joateko autobusak diru publikoz ordaindu nahi ditu UPNk

Herritarrek autobusak doan izan ditzaten udalei eskatzen ari zaizkie ordain ditzatela zerbitzu horiek. UPN eta PP ari dira mobilizatzen bereziki baina PSNk ere babestu du ekainaren 2ko manifestazioa. "Euskararen inposizioa" salatzera aterako dira kalera, "Gobernua egiten ari den hizkuntz politika bidegabea" kritikatzera.


Karrikiri elkartea
MULTIMEDIA - erreportajea

Duela 20 urte Iruñeko euskal komunitatea egituratu eta trinkotzeko asmoz sortu zen Karrikiri Elkartea eta Denda. Kultura globalizatu eta angloxajoia nagusi den mundu honetan alternatibak badirela aldarrikatzeko asmoz. Iruñeko Alternatiben Herriko kultura eta hizkuntzen bilgunea izango da ARRAGOA auzoan izango dira.


2018-05-10 | Miren Osa Galdona
PPk Nafarroa zeharkatuko du "euskararen inposizioa" salatzeko

“Euskararen inposizioa” salatzeko, itzuli bat iragarri du Nafarroako PPk. Ekainaren 2ko manifestazioaren atariko moduan, “itzuli informatiboa” egingo duela azaldu du Ana Beltran legebiltzarkideak, euskara “indarrez” ezarri nahi duten herrietan.


2018-05-06 | Ander Perez
Juan Carlos Moreno Cabrera. Inperioaren ziztada
"Zer gutxiago, zure nazioko hizkuntza ulertzea baino?"

Madrilgo akademiatik mintzo da Juan Carlos Moreno Cabrera (Madril, 1956), zer eta espainolismo linguistikoa deitzen duen horren gehiegikeriak salatzeko. Haatik, aho bizarrik gabe dihardu, sendo, hizkuntza txikiak babestuz, eta nagusiak ziztatuz. Nafarroako hizkuntza egoeraz aritzeko etorri da Iruñera. Eta ez da kalterako: ezin hobeki islatzen da Nafarroan berak teorizatutakoa.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude