Zerrenda bakarra ezarri aurretik "iragankortasun epea" nahi du Ahal Duguk, bi zerrendarekin

  •  PSNk bi azterketa egiteko aurkeztutako lege proposamenaren aurka azaldu da Nafarroako Ahal Dugu; zerrenda bakarra egotea du azken helburutzat, baina "ahalik eta trauma gutxien sortuko duen eran" eta horretarako trantsizio epe bat egotea nahi du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 11n - 11:58
Eduardo Santos, Nafarroako Ahal Duguko idazkari nagusia. (Argazkia: Euskalerria Irratia)

Zerrenda bakarra, bai, baina "iragankortasun epea" izanda aldez aurretik: "Ez da ulergarria gauetik egunera zerrenda inposatzea; trantsizio epea behar da, orain Hezkuntzan sartu nahi duten horiek ez ditzaten beren aurreikuspenak hautsita ikusi", adierazi du Eduardo Santos Ahal Duguko idazkari nagusiak, prentsa ohar baten bitartez. Hala, momentuz, bi zerrenda aldi berean egotea da Ahal Duguren proposamena. Formula "ez-diskriminatzailea" bilatzen duela adierazi du alderdiak, "hezkuntzan sartu nahi dutenak asetuko dituena".

"Ulertzen dugu etorkizunean Nafarroan ezin direla egin berezko bi hizkuntzetan bi azterketa bereizi; bai babesten dugula, ordea, espezialitatearen arabera banatzea", adierazi du.

Lege proposamenari, ezetz

PSNren lege proposamenari ezezkoa emanen dio Ahal Duguk, abenduaren 21ean parlamentuan bozkatzen denean, "sektarioa, oportunista eta ez-beharrezkoa" delako eta "ez duelako hezkuntza publikoak egun dauzkan arazoak konpontzen lagunduko".

Ezkerra "jazarria"

Ahal Duguk gaitzetsi egin du Ezkerrari egindako "seinalatze publikoa eta jazarpena". Horregatik, "jarrera politiko guztien defentsarako dialektikaren alde" lerratuko dela ziurtatu du, "errespetutik eta bizikidetzatik".

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Eguneraketa berriak daude