Fagorren egoera hizpide, Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaileak dio geure buruari galdetu behar geniokeela "atzetik estatu bat ez izatearen eragina zenbatekoa izan ote den".
"Zerk huts egin du Fagorren?", galdetu du. "Burbuila inmobiliarioa lehertzearen eragina ote da? Bere tamaina handiak egokitzea eragotzi ote dio? Finantza entitateek bizi duten krisiak ito ote du? Ziur asko faktore askoren batura da horrenbesteko gaitasunak metatzen dituen organizazio batek datorkeenari aurre hartzea eragotzi diona. Salmenta jaitsiera eraikuntzaren gainbehera eta lehiakideen presiotik etor liteke, finantza entitateek ekonomia produktiboarekin izan dezaketen interes eskasak beharbada, jarraitzeko behar lukeen finantzazioa eskuratzea eragotzi dio".
Bestalde, nazioarteko korporazio handien joerak ikusita, Esnaolak uste du geure buruari galdetu beharko geniokeela atzetik estatu bat ez izatearen eragina zenbatekoa izan ote den: "Beste era batera esanda, eragin nazionaleko enpresek bere estatuaren babesa izan ohi dute. Fagorrek, ordea, aski laido eta bazterketa nozitu du lehen eta orain Espainian agintean dauden alderdien aldetik. Auskalo nolakoak izan diren finantzazioa eskuratzeko negoziazioak eta bertan egon diren entitate finantzarioen asmo ezkutuak".
"Gauzak honela, nire buruari esaten diot Euskal Herria bere buruaren jabe balitz transzendentzia nazionala luketen jarduerak babestuko lituzkeela, Fagor Etxetresnak indarrean legokeela horri esker".
Irakurri artikulu osoa Gaindegiaren webgunean.