Zergatik ez nintzen joan botoa ematera

  • Abaltzisketan egiten zitzaigun galderak “Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?” ez du zentzurik niretzat. Ez dut ezer “euskal estatu” baten aurka, eta ez beste inongo estaturen kontra ere, pertsonen eskubideak babesten baditu, bai barruan eta bai bere mugetatik at, eta desberdintasunak eta pribilegioak gutxitzeko lana egiten badu, behar bezala; hots mamia interesatzen zait gehiena, eta hortaz ez du ezer esaten. Etor litekeenaren ideia bat izan ahal izateko nire inguruan dagoena arretaz begiratzen dut eta panorama ez da onegia.


2017ko apirilaren 24an - 10:56

Emaztearekin batera jubilatuta, oraindik lana egiten dugun baserritik idazten dut gutun hau. Baserrian genuen frutagintza ekologikoko ustiapena itxi behar, bada, diru-laguntza kendu zigutelako. Tolosako bulegoan eman ziguten arrazoia: jada, titularrak 65 urteak bete ditu. Baina baldintza hauek ez dira beti berdinak – ganaderitza, ekologikoa, baratzea, PAC, ICM, eta abar–. Beste batzuetan “nekazari aktiboak” esaten du legeak. Egoera nahasia eta zaila da informazio argia aurkitzea. Gehiago jakiteko asmoz galderak egiten jarraitu nuen eta “filosofia” egiteko astirik ez zutela esan zidaten. Orduan, erakunde desberdinen “Buletin Ofizial” zerrenda bat eman zidaten ikerketarekin nire kontura jarraitzeko, nahi banu. Azkenean, ustiapena itxi behar; jarraitzeko gazterik ez dago eta erretiroa –600 euro– da aukerarik onena.

          Ezin da esan erakunde lokalak hobeago egiten duenik. Azken 15-20 urteetan Abaltzisketako Udalaren diskriminazioa etengabe pairatu dugu. Zerbitzu publikorik ez dago gure inguruan eta baserrietarako sarbideak abandonatuta daude. Kargu publikoek errazago dute. Udalari interesatzen bazaio jokaera ilegalak ere onartu izan ditu, eta kaltetzen gintuenez gero azalpenak eskatu genituen. Jaso genuen jauntxokeria: “Hau horrela da eta ados ez bazaude Alegin pisuak saltzen dituzte”.

          Alderdi politikoak, ezta ezkerrekoak izanda ere, ez dira oso desberdinak. Bildu koalizioak (ezker abertzalea eta gehiago), Gipuzkoako Diputazioan gobernatzen zuenean, jada lege zaharkitu bateko interpretazio berria antzeztu zuen. Baserri txiki ekologikoetan ekoiztutako lehengaia eta baserrian bertan transformatu eta enbotatzen genuen ustiakuntzak, industria bezala sailkatu gintuzten eta atzeratutako zergak erreklamatu. Argibidea eskatu genuenean dena “lege barruan” egin zela esan ziguten, eta zerga berriz bidali, oraingo honetan errekarguarekin, baina, aldaketaren arrazoirik ez.

         Ustiapen ekologikoak, lehen sektore barruan, diskriminatzen gaituzten legeak, beste batzuetan legeen esanahiaren aldaketak, inongo azalpenik eman gabe, edo/eta erakundeek legeztatzeari uko egiten dioten jokaera ilegalak. Ez dira ekintza isolatuak eta herritarrok eskubidea dugu galdetzeko eta erantzun garbiak jasotzeko, baina alferrik. Pribilegioek, interes partikularrek, burokraziak, korporatibismoak, eta mota guztietako eliteek, eskubide honen praktika zailtzen dute. EAEko instituzioek, zona pribilegiatuak sortzen dituzte eta beste batzuk, lotsagabeki, baztertu. Eremu urbanoko zerbitzu publikoetan milioiak inbertitzen dituzte eta baserri inguruan batere ez, dirurik ez dagoela arrazoituz. Testuinguru honetan euskal estatu burujabe baten sorrerak ez luke ezer aldatuko, aitzitik baizik. Inork ez ditu pribilegioak galdu nahi beste gizarte berdintsuagoa egiteko. Horregatik ez nintzen joan 19an botoa ematera.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude