Zergatik ez dakar?

  • 2013ko urtarrilean Frantziak Malin eskua (gehiago) sartzea erabaki zuen egun beretan Dakar izeneko auto eta moto lasterketa burugabea ari ziren ospatzen… Argentinan. Batak eta besteak zerikusirik ez balute bezala, munduko bi muturretatik iritsitako albisteak kazetariok sailkatu genituen elkarrengandik urrun, nazioartekoetan batzuk, kirol balentrien artean besteak.


2013ko urtarrilaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
2008an utzi zuen Afrika Paris-Dakarrek.

2008an gerillero islamistek egin erasoen ostean eten zuten ordurako Paristik atera ez arren artean Paris-Dakar deitzen zen karrera. Orain Argentinako baserritarren parajeak masakratzen dituzte (bidea zeharkatzen ari diren haur edo zaharrak ez direnean) mundu osotik iritsitako pijoen kotxe tuneatu, tanke gisako kamioi eta moto fantastikoek.

Paris-Dakar mitikoa… Eneko Barberenak 2004an hitzez eta Joseba Tapiak 2006 musikaz abisatua ziguten Paris-Dakar polit harekin, baina alferrik.

PARIS-DAKAR

Zergatik ez dakar Dakar Paris-Dakarrek? / Zergatik darama Paris Dakarrera? / Dakarrik ez dakar / desertuko haize lehorrik ez dakar / palmondoen fruitu gozorik ez dakar / gamelu karabana luzerik ez dakar. / Paris darama Dakarrera / Pariseko zaborra / Pariseko hautsa / Pariseko farolen argia / Europarron zilborra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


Heriotzaren merkatarien harrokeria

Moncloa jauregia, martxoak 18: industria militarreko elitea Espainiako presidente Pedro Sánchez eta Defentsa ministro Margarita Roblesekin bilduta. Azken lerroan, euskal ordezkaritza: Juan Ignacio López Gandasegui (Aernnova); Jokin Aperribay (SAPA); Carlos Azola... [+]


Otziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


Eguneraketa berriak daude