Zergatik da astakeria Ciudadanosen Lege aldaketa proposamena

  • Nola arrazoitu du alderdiak gizon erasotzaileari zigor astungarria kendu nahi izatea? Ez da gauza bera senarrak emazteari “hilko zaitut!” esatea, edo alderantziz.


2015eko abenduaren 11n - 10:32
Ciudadanos alderdiak sektore kontserbadorearen ildoa jarraitzen du genero indarkeriaz ari denean (eskuinean Marta Rivera Ciudadanoseko kidea). Argazkia: RTVE

Ciudadanos alderdiak 2004an Zapateroren Gobernuak guztien adostasunez onartutako Genero Indarkeriaren Legea aldatu nahi du. Marta Rivera Ciudadanoseko politikariak adierazi du “umeak, aitak ama hiltzen ikustea bezain larria dela amak aita hiltzen ikustea”. 2004ko Legearen arabera, gizon erasotzaileak zigor astungarria izango du indarkeria matxistaren kasuan. Ciudadanosek atal hori bertan behera uztea nahi du, haien ustez berdintasun printzipioa hausten delako.

Marisa Soleto Fundación Mujeres-eko lehendakaria da eta Ciudadanosek halako proposamena egitearen arrazoi bakarra ezezagutza dela uste du, ez duelako errealitatea ezagutzen, ez dakielako zer gertatzen den auzitegietan. Soletok dio badela sektore bat legea egin zenetik haren aurka gogor ari dena, eta dirudienez ez dira eroso sentitzen emakumeek etxean bizi duten indarkeria salatzen dutenean. Legearen aurka egiteko bi mitoz baliatzen da sektore hau, dio Soletok.

Batetik, salaketa faltsuak aipatzen dituzte. Egia da emakumeek egindako salaketa asko faltsuak direnaren ustea kezkatzeko moduan zabalduta dagoela. Azaroaren 25aren harira EAEko datuak atera ziren. EAEko populazioaren %39k uste du salaketa faltsu asko dagoela. 2012an %25ak uste zuen gauza bera. Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak adierazi berri duenez, salaketa faltsuak % 0,014 dira.

Bigarren mitoa zigor asimetria da, sektore kontserbadorearen ustez berdintasun printzipioa hausten baita. Soletoren iritziz ez da gauza bera senarrak emazteari “hilko zaitut!” esatea edo emazteak senarrari. Estatistikek diote emakumeak gizonaren atzaparretan hiltzeko arrisku gehiago duela. Zigor astungarriaren helburua ez da bereziki gizona zigortzea, baizik eta emakumea babestea.

Argudio akasdunak

Abenduaren 10eko La Sexta telebista kateko “El Intermedio” saioan Ciudadanos alderdiaren argudiaketaren akatsak mahai gainean jarri zituzten.

Batetik, zigor astungarria ezartzen zaio erasotzaileari baldin eta lesio, bortxa edo mehatxu delituak egin baditu. Hilketan ez da asimetriarik ezartzen.

Bigarrenik, Ciudadanosen proposamenak krimen guztiak maila berean jartzen ditu. Lege bat dago, hain justu, badagoelako delitu mota bat non biktimen gehiengoak ezaugarri bera duten: emakumeak dira. Espainiako Estatuan 2015ean 51 emakume erail dituzte haien bikotekide edo bikotekide ohiek. 2003tik 769 dira eraildakoak. Urtean, batez beste, 36.000 emakumek eskatzen ditu babes neurriak; gizonak 2.700 dira.

El Diagonal egunkariak abenduaren 20ko hauteskundeetarako hainbat alderdik genero indarkeriaz egindako proposamenak jaso ditu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude