argia.eus
INPRIMATU
Zerga bilketa %19 erori da Nafarroan lehen seihilekoan, 361 milioi gutxiago bilduz
  • Maiatzeko iragarpena betez, uztailera arte Nafarroako Gobernuaren Ogasun Sailak 1.535 milioi euro bildu zituen, iaz baino 361 milioi euro gutxiago. Horren ondorioz, aurrekontuaren defizita ia 500 milioi eurokoa da dagoeneko.

ARGIA @argia 2020ko abuztuaren 24a
Elma Saiz Ogasuneko sailburua iazko zerga bilketaren balantzearen berri ematerakoan. (Argazkia: IƱaki Porto / Diario de Noticias)

Zerga bilketaren jaitsiera COVID-19ak ekarritako krisi ekonomikoaren ondorio da, ekonomiaren hazkundeak atzera egin du, kontsumoak behera eta gastu publikoa handitu egin da. Egoerari aurre egiteko Espainiako Gobernuak 400 milioi euroko aurrekontu igoera baimendu dio Nafarroako Gobernuari.

Diario de Noticias-ek dioenez, alorreka ikusiz, zerga zuzenak %18,6 jaitsi dira, 168 milioi euro gutxiago bilduz: PFEZa %14 eta Elkarteen zerga %45; oinordekotzen zergak bakarrik utzi du emaitza positiboa, %4 gehiago. Zeharkako zergetan ere antzera gertatu da eta %29,4ko beherakada izan da, hau da, 258 milioi euro gutxiago.

Lehen seihilekoan, halaber, Nafarroako Gobernuak 187 milioitan handitu du urteko aurrekontua, horietatik ia erdia Osasun Kontseilaritzarako izan dira (88 milioi). Garapen Ekonomikoaren Sailari 62 milioi gehiago eman zaizkio, Lurralde Kohesioari 35 milioi eta Eskubide Sozialei 21 milioi gehiago. Egun, hortaz, aurtengo Nafarroako Gobernuaren aurrekontua 4.760 eurokoa da oraingoz, ez baita baztertzen urteak aurrera egin ahala aldaketa gehiago egin behar izatea.